Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

Movilidad y Estancias - Ciencias Antigüedad

Mugikortasuna eta egonaldiak

Antzinate Zientziak programa bere ikasleen mugikortasunaz arduratzen da. Ildo horretatik, azkenengo urteetan, tutorekidetzarako lankidetza hitzarmenak sinatu dira honako hauekin: Pariseko Unibertsitatea I Panthéon-Sorbonne, Genovako Unibertsitatea eta Varsoviako Unibertsitatea. Ikasleen trukerako eta egonaldietarako hitzarmenak ere badaude honako unibertsitate hauekin, besteak beste: Toulouse-Jean Jaurès Unibertsitatea, Bordele Montaigne Unibertsitatea (Ausonius Institutua), Londreseko Unibertsitatea (Ikasketa Klasikoetako Institutua) eta Erromako Sapienza Unibertsitatea (Antzinate Zientzietako Saila).

Gainera, Batzorde Akademikoak ikasleak Erasmus+ programan parte hartzera animatzen eta bultzatzen ditu, Frantziako, Italiako, Poloniako, Portugaleko eta Erresuma Batuko unibertsitateetan batez ere, nazioarteko tesia egiteko egonaldiak egin ditzaten.