Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IRANTZU MARTINEZ ARKARAZO

Ezagutza arloa
Kimika Analitikoa
Saila
Kimika Analitikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
irantzu.martinez@ehu.eus

Irantzu Martinez Arkarazo Kimika Analitikoa saileko irakasle titularra eta IBeA talde kontsolidatuko kidea da. h-indizea 26 du, ingurumeneko kutsadurak ondarearen gainean duen eraginaren inguruan, bereziki harrien kontserbazioaren alorrean, argitaratuak dituen 60 lan baino gehiagori esker, ISI motako artikulu eta liburu kapituluak barne. 120 baino gehiago dira kongresuetarako aurkeztutako komunikazioak eta nazioarteko 3 kongresuen antolaketa batzordean egon da: RAA2009, ISMEC2010 eta TECHNART-2017. Deialdi publikoek finantziatutako izaera ezberdineko 38 I+D ikerketa proiektuetan parte hartu du, beraien artean espainiar MICINNgoak, horietako bat indarrean dagoelarik. Horrez gain, enpresa eta administrazioetarako interesekoak diren 16 kontratutan parte hartu du. Iharduera akademikoari dagokionez, eskolak Zientzia ete teknologia fakultateko Kimika graduan ematen ditu, eta gradu horretako ikasketa batzordeko kide izan da 5 ikasturtez, Bestalde, nazioarteko 5 doktoretza tesi zuzendu ditu, horietako batek Doktoretzako Sari Berezia jaso zuelarik. Horrez gain, master ofizialetako master bukaerako tesiak ere zuzendu ditu, Ingurumeneko Kutsadura eta Toxikologia masterrean 6 eta Paisaiaren kudeaketa: Ondarea, lurraldea eta hiria delako masterrean beste 1. Saileko idazkari akademikoa da 2019tik.