Zeharkako kurtsoak
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
Hautazkoa
12
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
480
Egonaldia nazioarteko ikergune, laborategi¿ entzutetsu batean, doktoregaiak bere doktorego tesi proiektuaren alderdi garrantzitsuren batean sakontzeko.
Atzerriko ikergune batean egonaldi bat egitea lagungarria da doktoregaiaren prestakuntza pertsonal eta zientifikorako.
Egonaldiak egin aurretik, harrera erakunde/taldeak hura onartzen duela ziurtatzen duen dokumentua aurkeztuko du ikasleak. Era berean, UPV/EHUk hiru hilabete kanpoan igarotzeko emandako baimena aurkeztu beharko du. Egonaldia amaitzean, ikasleak harrera erakundeak eginiko ziurtagiria aurkeztuko du, non egonaldian igarotako denbora eta egindako lanak zehaztuko diren.
Nahitaezkoa
40
Doktoregaiak hitzaldi bat prestatu beharko du bere arloko itzal handiko kongresu baterako gutxienez, eta bertan aurkezpena egin. Beraz, jarduerak fase hauek izango ditu:- Hitzaldirako kongresurik egokiena aukeratzea.- Hitzaldia prestatzea: batetik, testu idatzia eta, bestetik, ahozko aurkezpena edo posterra.- Aurkezpena egitea kongresuan.- Doktoregaiak txosten labur batean biltzea bere iritziz kongresuan aurkeztu diren interes handieneko lanak.
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu ¿hitzaldia bilera zientifikoan¿ izeneko jarduerak:- Doktoregaiak gai izatea eskuartean daukaten ikerketarako fororik egokiena hautatzeko.- Doktoregaiak gai izatea foro zientifiko batean ikerketaren garapena eta emaitzak plazaratzeko.- Doktoregaiak gai izatea beste erakunde batzuetako ikertzaileekiko harremanak sortzeko.- Doktoregaiak gai izatea hitzaldietako eta osoko bilkuretako informazio garrantzitsuena laburbiltzeko.
Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela:- Kongresuko bertaratze ziurtagiria.- Laburpen txostena, intereseko beste ekarpen batzuk biltzen eta haien balorazio kritikoa egiten duena.
6
Ikasturte bakoitzean, ikastaro/mintegi/tailerretan parte hartzea aurreikusten da, interesgarriak ikaslearen prestakuntzarako. Lehenengo urtean aukeratuko diren ikastaroetan, ikerketaren alderdi metodologikoak landuko dira, edo ikerlanen garapenerako tresna esperimentalen erabileraren alderdi zehatzak. Bigarren eta hirugarren urteetan, ikastaroak edozein motatakoak izan daitezke, ikaslearen doktorego tesi proiektuarekin lotura zuzenik ez duten ikastaroak barne. Ikastaro hauek doktorego programako parte-hartzaileek sustatuko dituzte, edo programa horretatik kanpokoak ere izan daitezke.
Doktoregaiak bere prestakuntzarako eta doktorego tesia gauzatzeko interesgarriak diren ezagutzak edo trebetasunak eskuratuko ditu.
Ikasleak ikastaro/jardunaldi/tailerraren bertaratze ziurtagiria aurkeztuko du, non eta nork ematen duen gorabehera.
Nahitaezkoa
100
Jarduerak fase hauek izango ditu:- Argitaratu nahi diren ikerketaren emaitzak biltzea.- Gogoeta egitea hipotesiaren eta emaitzen arteko koherentziaz.- Eragineko aldizkari bat aukeratzea, ikerlanari dagokion eremukoa.- Artikulua ingelesez prestatzea eta aldizkariaren eskakizunetara egokitzea.- Artikulua bidaltzea eta ebaluazioari jarraipena egitea.- Editorearen eta zuzentzaileen erantzuna aztertzea. Ondorioak eta etorkizuneko ekintzak.Doktorego programan zehar doktoregaiak eragineko nazioarteko aldizkari baterako lan bat prestatuko du gutxienez. Ahal dela, programan matrikulatuta dagoen bigarren urtetik aurrera egingo du.
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu ¿Itzal handiko aldizkarietan argitaratzea¿ izeneko jarduerak:- Doktoregaiak gai izatea egindako hipotesiaren eta lortutako emaitzen arteko korrelazioaren analisi kritikoa egiteko.- Doktoregaiak gai izatea aldizkariak sailkatzeko eraginaren eta gaiaren arabera.- Doktoregaiak gai izatea kanpoko kideek baloratuko duten kalitateko artikulu bat ingelesez idazteko.- Doktoregaiak gai izatea zuzentzaileen kritikak eta iradokizunak bereganatzeko, eta haien ekarpenak baliatzeko ikerlana berbideratzeko, behar izanez gero.
Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela:- Hautatutako aldizkarira bidalitako eskuizkribua.- Jasotako ebaluazioa, eta originalari egindako zuzenketak, halakorik balego.
Nahitaezkoa
6
Jarduera ez da doktorego tesi jakin baten ekitaldi publikoan bakarrik oinarrituko; horrez gainera, ikasleek tesi horren proba/prestakuntza saioetara joateko aukera ere izango dute. Jarduera hau programako hirugarren urtean egingo da, bere tesia aurkeztu aurretik.
Doktorego tesi baten aurkezpen/defentsa ekitaldi baten xehetasunak ezagutzea.
Txosten bat aurkeztea. Bertan jasoko dira, alde batetik, ikusitakoaren alderdi nagusiak, eta bestetik, gero bere aurkezpen/defentsa diseinatzean egiaztatuko dituen alderdi zehatzen proposamena.