Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AINARA GREDILLA ALTONAGA

Ezagutza arloa
Kimika Analitikoa
Saila
Kimika Analitikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
ainara.gredi@ehu.eus

Kimikan Lizentziatua (2007) eta doktorea (2011), UPV/EHUn. Unibertsitate horretako irakasle 2013tik, Kimikako Fakultatean.

Inguru naturalen jarraipena, karakterizazioa eta diagnostikoa izan da bere ikerketa lerro nagusia. Era honetan ur- (laku, ibai, estuari, etab.) zein lur-eremu desberdinen egoera ekologikoa aztertu du.

Laginak analizatzeko, bereizketa eta kuantifikazio teknika desberdinak erabili ditu (tradizionalak eta espektroskopiko ez suntsikorrak). Datuen tratamendurako eta analisirako modelizazio kimikoan (kimiometria) ere da aditua.

Bi egonaldi egin ditu. 2008an Valentziako unibertsitatean, solinquina ikerketa-taldean teknika kimometrikoen erabileran oinarritutako metodo analitikoen optimizazioan lanean. Bigarren egonaldia (2009n) Kopenhageko (Danimarka) unibertsitatean izan zen Kalitate, Teknologia eta Elikadurako Departamentuan, aldagai anitzeko metodo bi- eta tridimentsionalekin lanean ingurumeneko datuen analisian.

11 ikerkuntza proiektuetan parte hartu du. 24 artikulu zientifiko eta 4 liburu kapituluren egilekide da eta 30 ekarpen inguru ditu estatutuko zein nazioarteko biltzarretan.