Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

NAGORE PRIETO TABOADA

Ezagutza arloa
Kimika Analitikoa
Saila
Kimika Analitikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
nagore.prieto@ehu.eus

Kimikan Lizentziatua 2008an, Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Masterra 2009an, Nazioarteko doktoretza 2013an eta Doktorego Sari berezia 2015an, dena UPV/EHUn.

Gaur egun, Irakaslea Atxikia Kimika Analitikoa sailean Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Irakaslea gradu desberdinetan 2014/2015 ikasturtetik, Irakaslea Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian (DEZOP) Doktorego Programan eta Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea, Lurraldea eta Hiria Masterreko eta Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Masterreko amaierako lanen irakaslea. 4 Doktorego tesi zuzendaria.

40 artikulu zientifiko baino gehiagoren autorea (WOS-en indexatuta) eta h-index-a 15 baino altuagoa. 60 baino komunikazio gehiago egin ditu hainbat kongresuetarako bai nazionalak, bai internazionalak. Parte hartu du 12 proiektuetan kanpoko finantziazioarekin (nazionalak eta autonomikoak). 9 proiektu enpresekin, 5 ikertzaile nagusia bezala. Ikerketa talde finkatu bateko kidea 2009tik. Parmako Unibertsitatean (Italia) doktoratu aurreko egonaldi bat 2012an.

Bere ibilbidean metodologia analitiko berritzaile desberdinak sortu ditu ondare kulturalaren diagnosia egiteko, kontserbatzeko eta zaharberritzeko, edo helburu hauek lortzeko nahian, material berriak ikertu ditu. Gainera, ondare kulturalaren, kutsadura atmosferaren eta ingurugiroren arteko erlazioa aztertu du. Erabilitako teknika nagusiak ioi kromatografia, Raman espektroskopia eta XRF dira, besteak beste.