Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ITZIAR AGUADO MORALEJO

Ezagutza arloa
Giza Geografia
Saila
Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
itziar.aguado@ehu.eus

Itziar Aguado-k (Vitoria-Gasteiz, 1978) UPV/EHU-an eskuratu zuen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia, 2000an, eta Ekonomia Zientziako doktore titulua lortu zuen Unibertsitate berean, 2005an (Bikain Cum laude aho batez), Lehenengo Gizarte Zientzian Ezohiko Saria lortuz (2008an).

Irakaskuntzaren arloan, hainbat lanpostu izan ditu UPV/EHU 2001. urtetik, lehenengoz, Ekonomia eta enpresa Fakultatean eta ondoren, Letren Fakultatean. Geografia, Aurrehistoria eta Arkeologia Sailean irakasle agregatua lan egin dut, Geografia eta Lurraldea Antolakuntzaren 3. Kurtsoko koordinatzailea izanez.

Ikerketari dagokionez, hiru ikerketa-sexenioak jaso ditu eta Gobernu eta Marketing Iraunkortasunerako Ikerketa Taldearen kidea da. Bere ikerketa lerro nagusiak Garapen Jasangarria, hiri geografia, hiri plangintza eta politika publikoen ebaluaketa dira. Aurre-doktoretza ikerlaria (2000-2004) izan zen eta ikertzaile bisitari gisa Renoko Unibertsitatean egonaldi bat egin zuen 2005. urteko udan. Berrogei artikulu baino gehiago argitaratu ditu, batzuk Papers in Regional Science, Geoforum, European Urban and Regional Studies edo Environment & Planning A bezalako aldizkarietan. Besteak beste, Ekonomia eta Lehiakortasunaren Ministeriok, Zientzia eta Teknologia Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak edo LHIEE-k finantziatutako ikerketa proiektuetan parte hartu du.