Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IVAN MANUEL VICENTE

Ezagutza arloa
Farmakologia
Saila
Farmakologia
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
ivan.manuel@ehu.eus

2004. urtean Biokimikan litzentziatua eta 2010. urtean doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, Farmakologia Sailan. 2018. urtetik aurrera Farmakologian irakasle atxiki bezala dihardu.

Alzheimer gaixotasunaren neurokimikaren ikerketa izan da bere interes zientifikoa sustatu duen gaia Neurokimika eta Neuroendekapena taldean sartu zenetik, talde hau Euskal Herriko Unibertsitate Sistemako Ikerketa taldea Eusko Jaurlaritzak izendatua izanik. Bere lana Alzheimerren gaixotasunean eta eredu animalietan hainbat neurotransmisio sistemen ikerketan oinarritu da, sistema kolinergikoa eta honekin erlazioa daukaten beste batzuen ikerketan, hain zuzen ere. Sistema hauek bi taldetan bana daitezke, neuropeptidoak eta neurolipidoak. Arlo honetan eginiko ikerketen emaitzak, 21 artikulu zientifiko internazionaletan argitaratu dira. Gainera 5 liburu-kapituluetan hartu du parte (H indizea = 11).

Medikuntza, Odontologia, Fisioterapia, Biokimika eta Biologia Molekularra eta Farmaziako graduetako dozentzian hartu du parte. 3 Doktorego Tesi zuzendu ditu, horietako bi internazioanala izanik. Bestalde, zenbait Gradu amaierako Lanak eta Master amaierako Lanak zuzendu ditu Master amaierako lanez gainera.