Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Título - farmacología

Farmakologia Doktoregoa

Nested Applications

Presentación - Farmacología

Farmakologiako doktorego programak ikertzaile prestakuntza ematen du farmakoen eta medikamentuen arloan, askotariko gaiak jorratuz, hala nola konposatu berrien garapena, haien jardun biologikoaren azterketa, xede terapeutiko berrien bilaketa, haien ebaluazio klinikoa eta albo kalteen jarraipena. Farmakologiako doktoregoak interesa du farmaziaren eta bioteknologiaren industrian sartzeko, ikerketa akademiko eta teknologikoan aritzeko eta arlo hau arautzen duten erakundeetan lan egiteko. Bertan ematen den prestakuntzaren irizpideak dira bikaintasuna, nazioarteko lankidetza eta erronka sozio-sanitarioei erantzutea, eta doktoregaiak prestatzen dira dagoeneko lan ildo finkatuak eta finantzabide egonkorrak dituzten ikertaldeetan.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 10

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: javier.meana@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: aitziber.mojas@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Neurofarmakologia / Farmakozinetika-farmakodinamia aplikatua
  • Depresioaren tratamendurako diana terapeutiko berriak bilatzea
  • Harreman farmakozinetiko/farmakodinamikoak farmako baten garapenaren etapa guztietan. Farmakologia arloa.
  • Parkinsonen gaitzerako tresna terapeutiko berriak bilatzea.
Neurofarmakologia molekularra eta zelularra
  • Drogen neurobiologia eta neuropsikofarmakologia: Ahalmen adiktiboa eta terapeutikoa. Farmakologia arloa.
  • Endekapenezko gaixotasunen neurokimika: Alzheimerra
  • Farmakologian teknika analitiko berriak garatzea
  • Minaren tratamendurako opiazeoak erabiltzeko oinarri farmakologikoak
  • Seinalizazio zelularraren mekanismoak farmako antidepresiboen ekintzan. Farmakologia arloa.
  • Sistema kannabinoide endogenoa gaixotasun mentaletan. Farmakologia arloa.
Neuropsikofarmakologia
  • Drogen neurobiologia eta neuropsikofarmakologia: Ahalmen adiktiboa eta terapeutikoa. Farmakologia arloa.
  • Giza burmuin normal zein patologikoan errezeptoreak postmortem seinalizatzea. Farmakologia arloa.