Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Farmacología

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Farmakologiako doktorego programa ofizialean hauek sartuko dira:

(1) Graduko edo pareko titulu ofizial espainolak dituzten pertsonak eta 'Medikamenduen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala' Farmakologiako Unibertsitate Masterra edo zientzia biomedikoetan 60 kreditutako master bat egin dutenak. Horrela bada, doktoregoaren batzordeak, hautagaiaren curriculuma eta egin dituen ikasketen programa zehatza aztertu eta gero, doktorego tesia defendatu aurretik egin beharreko prestakuntza osagarri espezifikoak ezarriko ditu.

(2) Medikuntza edo Farmaziako unibertsitate tituludunak, baldin eta lehenago osasun prestakuntza espezializatuko plazetarako (BAME edo BAFE) dagokion sarrera proban prestakuntzako plaza lortu badute eta, baldin eta osasun zientzien espezialitateetako baten titulu ofiziala lortzeko, programa bateko bi urteko prestakuntza ebaluazio positiboaz gainditu badute.

XSLaren edukia

Farmakologiarekin erlazionatutako irakasgaiak barne hartzen ez dituzten graduetatik edo masterretatik datozen ikasleek ikastaroak egingo dituzte, farmakodinamia, farmakozinetika, saiakuntza kliniko, farmakoepidemiologia eta farmakogenetikaren oinarrizko gaitasunak menderatzeko, eta doktoregoko bigarren urtea amaitu aurretik egingo dute. Gaitasun horiek lortzeko, ikastaro hauek egin daitezke: 'Diana farmakologikoak' (3 kreditu) eta 'Farmakozinetika klinikoa eta farmakoen monitorizazioa (4,5 kreditu). Guztiak 'Medikamenduen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala' Farmakologia Masterrean eskaintzen dira.
Meritu hauek baloratuko dira: -Curriculum vitae-a. % 20ko pisua edukiko du. Prestakuntza akademikoa, laneko esperientzia, hizkuntzak ezagutzea (ingelesa izan ezik), egindako ikastaroak eta bestelako jarduera batzuk baloratuko dira. -Espediente akademikoa. % 15eko pisua edukiko du. Kalifikazioak baloratuko dira eta batez bestekoak kalkulatuko dira, irakasgai bakoitzaren kreditu kopuruaren arabera. -Aurretiko esperientzia ikerketan. % 15eko pisua edukiko du. Ikerketa zentroetan egindako egonaldiak baloratuko dira. -Elkarrizketa pertsonala. % 20ko pisua edukiko du. Motibazio maila eta hitz egitean gauzak adierazteko gaitasuna baloratuko dira. -Aurretiazko ikasketek programarekiko duten egokitzapena. % 15eko pisua edukiko du. Hautagaiak egindako graduari eta masterrari dagokien jakintza arloa baloratuko da. -Ingelesa jakitea. % 15eko pisua edukiko du. B1 maila ziurtatzen bada, % 50 lortuko da; B2rekin % 75; eta C1 eta C2rekin, azkenik, atalari dagokion puntuazio osoa (%100) lortuko da.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Botones matrícula - Común

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.