Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

GORKA MORENO MARQUEZ

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
gorka.moreno@ehu.eus

GORKA MORENO MÁRQUEZ

Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintzako Sailean Irakasle Titularra. Ikuspegi - Euskal Immigrazioaren Behatokiko Zuzendari. Partehartuz ikerketa talde egonkortuaren kidea. Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteko lehendakariordea.

Politika eta administrazio Zientzietan lizentziatua eta Soziologian Doktorea (Bikain Cum Laude).

Bere dozentzia gizarte politika, bazterketa eta nazioarteko migrazioetan zentratu da. Gaur egun, honako graduko irakasgaiak ematen ditu: Teoria Soziologikoa I, Euskal Herriko egitura eta gizarte prozesuak eta Migrazioen Soziologia. Master ofizialetan dozentzia ere badu, gehien bat gizarte-partehartzea, zaharkitze prozesua, lan harremanak, globalizazioa edota nazioarteko elkarkidetza gaiei loturik. Posgradoko dozentzia hau Euskal Herriko Unibertsitatean zein beste unibertsitateetan eskaintzen da.

Bere ikerketa eremuek dozentziarekin bat egiten dute gehien bat. Horrela izanik, artikulu zientifiko ezberdinak argitaratu ditu -JCR eta Scopus- eta hainbat argitalpen dibulgatibo ere baditu, bain gizarte bazterketa zein nazioarteko migrazioei loturik. Era berean 60 ikerketa kontratu edota proiektu baino gehiagoetan partehartu du, askotan Ikertzaile Nagusia bezala.

Nazioarteko zein nazio mailako kongresuetan sarri partehartzen du, gehienetan jada aipatutako gaietan sakonduz. Nazioarteko ikerketa sare zein erakundeen arteko elkarkidetza sustatzeko taldeetan partehartzen du.