Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

EDUARDO BIDAURRATZAGA AURRE

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
eduardo.bidaurratzaga@ehu.eus

Eduardo Bidaurratzaga Aurre Ekonomian lizentziatua da eta Ekonomia Aplikatuan doktorea UPV/EHUtik, baita irakaslea Ekonomia Aplikatua I Sailan unibertsitate berdinean. UPV/EHUko Doktoregoko Ezohiko Saria jaso zuen 2003-04 ikasturtean. Hegoan (Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua) irakasle atxikia da, jarduera ugari burutuz irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketaren alorretan. Hegoa Institutuko Estrategiak, Eragileak eta Garapenerako Lankidetza Politikak izeneko Masterrean zuzendari ordea izan zen 2007-08ikasturtetik 2013-14ra. Gaur egun UPV/EHUko Globalizazioa eta Garapena izeneko Master ofizialean zuzendaria da.



Espainiako beste unibertsitate batzuetako graduondoko irakaskuntzan parte hartzen du nazioarteko ekonomia, garapena, lankidetza eta gai afrikarrak jorratzen dituelarik. Gaur egun Munduko Ekonomia Elkarteko (SEM) Idazkaria Orokorra da. Aldi berean, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko GEA (Afrikako Ikasketa Taldea) eta GETEM (Munduko Ekonomiaren Eraldaketei buruzko Ikasketa Taldea) elkarteetako kidea da.



Bere ikerketetan honako gai hauek jorratu ditu: integrazio erregionala, garapen eta garapenerako lankidetza politikak, bereziki Sahara azpiko Afrikaren kasuan, eta azpimarra eginda giza garapen, osasun, hezkuntza, erauzketa-baliabide eta merkataritzaren eta inbertsioen gaineko nazioarteko akordioetan.