Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

KATIXA AGUIRRE MIGUELEZ

Ezagutza arloa
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Saila
Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
katixa.agirre@ehu.eus

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (EHU, 2003), Gidoi Zinematografikoan masterra (Septima Ars, 2004) eta Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatean doktorea naiz (EHU, 2010), Lolita mitoaren Hollywoodeko errepresentazioei buruzko tesi bati esker. 2011-2013 hirurtekoan Eusko Jaurlaritzako ikerlari postdoktorala izan nintzen eta Queen Mary, University of London eta University of East Anglia-n (UK) ikerlari ibili nintzen, Mad Men telesailaren audientzia transnazionala ikertzen.

2013tik Ikus-entzunezko komunikazio eta Publizitate saileko irakaslea naiz eta, NOR taldeko kide gisa, euskal zinema berria eta bere audientziak ikertzen ditut.

Euskal idazlea ere banaiz, eta nire lanak hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira.

Superbisatzen ditudan ikerketa lanak: genero errepresentazio lanak zinean zein telebistan, hizkuntza gutxituak ikus-entzunezkoetan, ikus-entzunezkoetako audientzia ikerketak.