EDORTA ARANA ARRIETA
- Ezagutza arloa
- Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
- Saila
- Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- edorta.arana@ehu.eus
UPV / EHUko irakaslea eta ikertzailea da 1988az geroztik. Aurretik, kazetari gisa lanean aritu zen ETBn, harrezkeroa hainbat ikus-entzunezko zein idaztzizko komunikabideekin kolaboratzen du. Kazetaritzan lizentziatu zen 1982an, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 1995ean unibertsitate berean doktoratu zen. ORCID: https://orcid.org/0000-0002-6171-6534
Irrati, telebistarako eta Interneteko programazioarekin lotutako gaiak irakasten ditu eta eskaintza nola eraikitzen den, edukia nola aztertzen den eta komunikabide horien ikusleak ebaluatzen ditu. Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu eta gai horien inguruko ekitaldi akademikoetan parte hartzen du.
Ikerketzaile gisa, komunikabideen eragina aztertzen du bai identitatean baita hizkuntzan ere, batez ere hizkuntza gutxituen testuinguruetan; komunikabide digitalak eta bere publikoak eta, azken urteotan, transmedia ekoizpenak ikertu eta gauzatu ditu (“Korrika”, “Emusik” eta” “Tirabirak”) eta, bestetik, gazteen online portaerak neurtzea eta aztertzea ditu helburu (www.ikusiker.eus).
NOR ikerketa taldeko kidea da(www.nortaldea.eus) eta MINECO eta UPV/EHUk diruz lagundutako ikerketa proiektuetan lan egiten du.