Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MAIALEN SORKUNDE GARMENDIA LARRAÑAGA

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
maialen.garmendia@ehu.eus

Zientzia Politiko eta Soziologian Lizentziatua (1988) eta Doktorea (1996) Deustuko Unibertsitatean. Universidad de Deusto. UPV/EHUko Soziologia y Gizarte Langintza Saileko irakaslea 1990az geroztik, Unibertsitateko Irakasle Titularra 2000tik. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanordea (2006-2010). 2010etik Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle, “Lehen Hezkuntza” eta “Gizarte Antropologia” graduetan.

2006az geroztik EU Kids Online (Adingabeak sarean) ikerketa sare europarreko espainiar teldeko kidea da, eta 2009tik ikertaldea zuzentzen du (A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman). Net Children Go Mobile (adingabeak eta internet mugikorra) proiektuaren talde espainiarraren zuzendaria (2013 -2015). Hainbat erakunde publikok (Europar Batzordea, MINECO, Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU) sustatutako hamasei I+G proiektuetan parte hartu du eta beste horrebeste enpresa zein administraioarekin hotzartutakoetan (UNICEF , Emakunde, Bilbao eta Gasteizko udalak, besteak beste). Irakasle bisitari izan da bi unibertsitatetan: Stanford University eta the University of Edinburgh-en. Red.es, FECYT eta INCIBE erakunde publikoekin elkar-lanean aritu da.

CNEAIk aitortutako lau seiurteko ditu. Hogei artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu eta beste horrenbeste liburu kapitulu. Ia 50 kongresu eta iardunaldi zientifikotan parte hartu du.