Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JOSU JUGO GARCIA

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Elektrizitatea eta Elektronika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
josu.jugo@ehu.eus

Fisikan lizentziatua (1991), doktorengoa 1997an lortu zuen, kontrol ingeniaritza arloan, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2002. urteaz geroztik Unibertsitateko Irakasle Titularra da Sistemen ingeniaritza eta Automatika arloan UPV/EHUn eta kontrol esperimentalean aritzen den GAUDEE ikerketa taldeko partaidea da. Hainbat doktorego tesi, master eta gradu amaierako lanen zuzendaria izan da, batez ere kontrol ingeniaritza arloan kokatuta.



Bere ikerketa lana zentratuta egon da sistema mekatronikoen kontrol aurreratuan (kojinete magnetikoak, haize sorgailuak, makina tresna, eragingailu aurreratuak) , beste sistema konplexuen artean, hala nola, RF anplifikagailuak, eta hainbat nazioarteko aldizkari eta kongresuko artikuluen egilea da, arlo horietan. Azkenengo urteetan, zientziarako tresneria eta kontrol-sistemen garapenean dihardu, batez ere partikula azeleragailuen munduan.



2001. urteaz geroztik, EKAIA Zientzia eta Teknologia Aldizkariko erredakzio batzordean parte hartzen du.