Zeharkako kurtsoak
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
Jarduerarik ez
Jarduera honen barruan ekintza hauek daude aurreikusita: - Programako batzorde akademikoak argitara ematea kanpoko unibertsitate eta ikerguneen eskaintzak doktoregaiek bertan ikerketa egonaldiak egiteko. - Master eta Doktorego Eskolaren web orrian informazio eguneratua izatea beste unibertsitate batzuetan eta erreferentziako ikerguneetan egonaldiak egiteko eta elkarlanean zuzendutako doktoregoak egiteko dauden laguntzez. Edozelan ere, doktorego programako batzorde akademikoak eman beharko dio onespena proposatzen den mugikortasun ekintza bakoitzari. Proposamenak, gutxienez, puntu hauek izan beharko ditu: - Egonaldia egingo duen doktoregaiaren izena. - Ekintzaren helburuak. - Denboraren plangintza. - Harremanetarako pertsona xede ikergunean.
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu jarduera honek: - Doktoregaiak gai izatea arlo eta kultura askotako inguruneetan lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea ikertalde batean beste hizkuntza batzuetan komunikatzeko. - Doktoregaiek trebetasun sozialak eskuratzea jatorri kultural eta ikerketa ibilbide oso desberdinak dituzten ikertzaileekin lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea epe ertain/luzean ikerketarako erabilgarriak izango zaizkien kontaktuak egiteko.
Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Doktoregaiak egonaldia egin izanaren ziurtagiria. - Egonaldian egindako jardueren txostena, ikasleak eta jardueraren begiraleak sinatuta. - Egonaldiaren ondorioz lankidetzan egindako argitalpen edo hitzaldiak. - Doktoregaiek atzerriko unibertsitate eta ikerguneetan egindako hiru hilabetetik goragoko egonaldien kasuan, nazioarteko tesia egiteko proposamena.
Nahitaezkoa
50
Estatuko batzar batean parte hartzea, eta finantza baliabiderik izango ez balitz, jardunaldi batean, txostenak aurkezteko doktorego programaren esparruaren barnean.
EIkasleak ikerketa eta garapenaren arloan moldatzeko gaitasuna eskuratuko du, eta bilera zientifikoetan parte hartzeko eta ekarpenak egiteko gai izango da.
Txostena onartuz gero, biltzar edo bilkuraren antolakuntza batzordeak, edo horretarako eskumena duen pertsonak, ziurtagiri bat igorri beharko du, non hautagaiak aurkezpena egin duela adieraziko den. Hala, jarduera ongi egin dela egiaztatuta geratuko da. Programan egin beharreko jarduerei dagokienez, koordinatzaileak aurreikusitako helburuaren lorpen maila ebaluatuko du kuantitatiboki, eta txosten onargarri bat egiteko gaitasuna.
Nahitaezkoa
50
Mintegi motako jarduera batean, partaidetza gurutzatuekin eta irakasle batek edo enpresa bateko kide batek zuzenduta, finantzazio eskaera txosten bat landuko da (sektore publikora zuzendua edo enpresa bateko organo gorenetara zuzendua), ikerketa, garapen edo berrikuntza proiektu bat garatzeko.
Ikasleak ezagutzaren eta produktuaren garapen arloan lana egiteko gaitasuna eskuratuko du, jabego intelektualaren esan nahia eta kudeaketa ezagututa.
Mintegiko zuzendariak aurreikusitako helburuaren lorpen maila ebaluatuko du kuantitatiboki, eta ikerketa proiektu bat finantzatzeko eskaera bat prestatzeko gaitasuna.
Hautazkoa
50
Hala behar duen ikasleak kalkulu kodeak erabiltzeko gaitasuna eskuratzea MCNP/MCNPX, SCALE, COMSOL, FLUENT, edo teknika esperimentalak AMS edo Partikula Sorten Diagnostikoa. Horiek gabe, nekez burutuko luke bere doktorego tesia.
Ikaslea gai izango da hautatutako lan eremuan moldatzeko.
Jardueran onuraz parte hartu izanaren ziurtagiria nahikoa izango da eskatutako gaitasunak eskuratu direla onartzeko. Ikastarora joatea gomendatu duen irakasleak egiaztatuko du hori.