Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Ingeniería Física

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Proposatzen den prestakuntza programak tresnak emango dizkie ikasleei fisika modernoaren eta bere teknologien arloetako garapen teknologikoko prozesuetan jarduteko. Hori dela eta, arlo horiei lotutako esparru zientifiko eta teknologikoko gaiak ezagutu behar dituzte. Hortaz, gomendagarria da ikasleak doktorego programa hasi haurretik prestakuntza izatea industria arloetan (ingeniaritza edo teknologia industriala, elektrizitatea, elektronika, automatika, sistemak, ingeniaritza nuklearra, etab.) edo fisikaren arloan (fisika, egoera solidoa, elektronika, nuklearra), edo bestela, prestakuntza mistoa izatea, hau da, arlo bateko gradua izatea eta beste arloko masterra, adibidez.

Prestakuntza programarako interesgarria da ikasleak, gutxienez, ingelesez irakurtzeko maila izatea.

XSLaren edukia

Programa honek ez du prestakuntza osagarri espezifikorik ezartzen; hala ere, aintzat harturik ezen bertara, gutxienera 300 ECTS kreditutako graduko tituluei dagozkien graduatuak sartu ahal direla, hauek jasotako eduki espezifikoen artean ikerkuntzarako prestakuntzarik falta litekeelarik, programako batzorde akademikoak onartutako ikasle bakoitzari aginduko dio, sarrera profilaren arabera, ikerkuntzarako prestakuntza jaso behar duen edo ez. Prestakuntza hau jasotzeko, UPV/EHUk eskainitako master ofizialetako irakasgaietako 6 eta 15 ECTS bitarteko kreditu egingo dira Ingeniaritza eta Teknologia eta Fisika, Kimika eta Materialen arloan edo beste modu baliokide batez, ikerkuntzarako gaitasunari dagokionean, ikasleak, bere tutore edo tesi zuzendariaren aholkuz, matrikulatuko lituzkeen kredituen bidez, doktorego programarako matrikula behin egin ostean.

Doktorego programako onarpen irizpideen artean ondoren aipatutako prestakuntza akademiko espezifikoa hartuko da kontuan: a) Ingeniaritzak edo Ingeniaritzako graduak (Industria Teknologia, Elektronika, Industria Elektronikoa eta Automatika, Informatika eta abar), eta masterra Zientzietan edo Ingeniaritzan edo/eta b) lizentziaturak edo graduak Zientzietan (Fisikoak, Matematikoak eta antzekoak), eta masterra Zientzietan edo Ingeniaritzan.

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.