Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

480

Deskribapena

Doktorego programak A motako tesiak egitea sustatzen du, hau da, berekin dakartenak atzerrian egonaldi bat egitea (doktore tituluari nazioarteko aipamena gehituz horrela), eta kalitateko argitalpen zientifikoak egitea. Horregatik ikasle guztiei gomendatzen zaie beren doktoregoan gutxienez hiru hilabeteko egonaldi bat egitea nazioarteko ikergune batean. Egonaldi hauen helburu nagusia da ikerketaren parte bat bertan egitea, baina gainera funtsezkotzat jotzen dira doktoregaien prestakuntzarako. Izan ere, egonaldiok aukera ematen dute: beste hezkuntza eta ikerketa sistema batzuk ezagutzeko, mintegi eta ikastaroak egiteko beste unibertsitate batzuetan, bigarren hizkuntza batean sakontzeko, eta gainera kontaktuen sare pertsonala osatzeko. Horiek guztiek berebiziko garrantzia daukate doktoregaien prestakuntzan.

Emaitzak

Gaitasun hauek garatzea: CB12, CA03, CA04, CA05.

Ebaluazio-sistemak

Tutore edo zuzendariak jarduera kontrolatuko du doktoregaiak atzerriko erakundean izan duen arduradunak egindako txostenaren bidez,. Ikaslearen tutoreak prestatu edo gainbegiratu behar du ikasleak egonaldian egingo dituen lanen plana. Lan plan horretan garbi azalduta egon beharko dira lortu beharreko helburuak eta haiek bete izana egiaztatzeko modua. Tesi doktoreak jarraipena egingo dio egonaldiari eta doktoregaiak bere planarekiko aurrerapen edo aldaketen berri eman beharko dio. Behin egonaldia amaituta, doktoregaiak jardueren txostena aurkeztu beharko du. Hortik abiatuta, tesi zuzendariak eta tutoreak, egoki ikusiz gero, onespena emango diote txostenari, eta horrela egindakotzat joko dituzte programatutako jarduera zientifikoak. Dokumentu hau doktoregaiaren jardueren dokumentuaren (DJD) parte izango da.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

30

Deskribapena

Prestakuntza jarduera da kongresu, bilera, mintegi edo tailer batean aurkeztu beharreko materiala prestatzea, azkenean ekitaldira joan ala ez (agian ezin daiteke joan ez daukalako finantziaziorik). Oro har, gomendatzen dugu kongresu zientifikoetan modu aktiboan parte hartzea. Arduraldi osoko doktoregaiei gomendatzen dugu urtean gutxienez kongresu batean parte hartzea, eta arduraldi partzialeko doktoregaiei, berriz, gutxienez bi urtean behin parte hartzea kongresuetan. Lehentasuna emango zaio UPCko CEN sailak antolatzen duen Maritime Transport, http://mtconference.upc.edu/ kongresuan parte hartzeari. Ekitaldi hau garrantzitsua da doktoregaiei aukera ematen dielako beren prestakuntzan zehar eskuratutako ezagutzak nazioarteko adituekin partekatzeko, eta, aldi berean, bide bat irekitzen die argitaratzeko, ez bakarrik kongresuko aktetan, baina baita JCR (ISI), SJR (SCopus), Elsevier edo Latindex-en indexatutako aldizkari espezializatuetan ere, adibidez Journal of Maritime Research-en. http://www.jmr.unican.es/.

Emaitzak

Gaitasun hauek garatzea: CB11, CB14, CB15, CB16, CA05 y CA06.

Ebaluazio-sistemak

Tutoreak baloratuko du ikasketa prozesua txosten baten bidez. Doktoregiak kongresurako prestatutako hitzaldia 'Programako ikerketa ildoei buruzko mintegietan' aurkeztuko du, eta programako Batzorde Akademikoak izendatutako irakasleen batzorde batek ebaluatuko du. Txosten hauek doktoregaiaren jardueren dokumentuaren (DJD) parte izango dira. Tutoreak eta tesi zuzendariak aldiro berrikusiko dute dokumentua eta programako Batzorde Akademikoak ebaluatuko du.

Oferta Anual Actividades - Comun