Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Agrobiología Ambiental

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Ingurugiroaren Agrobiologiako doktorego programan sartzeko profil gomendatua da gaitasun pertsonal hauek egiaztatzen dituzten ikasleei dagokiena:

- Badituela ezaguerak funtzionamenduari (landareen metabolismoari eta fisiologiari) eta agrosistemari buruz;

- Badituela gaitasunak landako eta laborategiko esperimentuak diseinatzeko lortutako datuen analisia egiteko, eta proiektuak zuzentzeko gaitasuna.

Gaitasun horiek lotuta daude lizentziatura edo gradu hauei: Agronomia eta Basozaintzako Ingeniaritza, Biologia, Bioteknologia, Ingurugiroaren Zientziak eta horiekin lotutako beste titulu batzuk eta arlo horiek aurreikusten dituzten masterrak.

Erabilera hizkuntzak Autonomia Erkidegoetako ofizialak izango dira, eta ingelesa. Eskatutako maila B2ren baliokidea izango da, eta beharrezkoa da bibliografia zientifikoa ondo ulertzea.

XSLaren edukia

Doktorego irakaskuntza ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 EDaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, Doktoreko Programak prestakuntza osagarri berariazkoak eska ditzakete.

Doktorego programak ez du ezartzen heziketa osagarri espezifikorik. Pentsatzen da Unibertsitate arteko Batzorde Akademikoak aukeratutako ikasleek gaitasun osoa daukatela programaren barruan ikertzaile prestakuntza hartzeko, eta hori berme da programan zehaztutako gaitasunak lortzeko.

1. Masterrean egindako prestakuntzaren egokitzea: 40 puntu.

2. Graduko (edo lizentziaturako) eta masterreko espediente akademikoa: 25 puntu.

Graduko espediente akademikoa (15 puntu) eta masterrekoa (10 puntu) baloratuko dira.

3. Prestakuntza osagarria Agrobiologiaren esparruan: 10 puntu.

Unibertsitate edo ikerguneetan Biologiaren, Biokimikaren eta Agronomiaren esparruetan egindako ikastaroak baloratuko dira. Halaber, aurretiko esperientzia baloratuko da, enpresetako praktikak egitea, lankidetzak unibertsitateko ikerketa laborategietan, etab.

4. Tekniken maneiu osagarria Agrobiologiaren esparruan: 10 puntu.

Teknika instrumentalen ezagutza eta maneiua baloratuko da Biokimikaren, Fisiologiaren, Ekologiaren eta Agronomiaren eremuetan.

5. Argitalpen eta komunikazio zientifikoak: 10 puntu.

Landareen Fisiologiaren, Ekologiaren eta Agronomiaren esparruko aldizkari indexatuetako argitalpenak baloratuko dira.

6. Bestelako merituak: 5 puntu.

Eskatutakoa baino hizkuntza maila handiagoa, estatistika aplikazioen maneiua, etab. baloratuko dira.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.