Zeharkako kurtsoak
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
DOKeko (Doktorego Eskolako) zeharkako prestakuntza eskaintza, doktorego programa guztientzako:
Doktorego prestakuntza jardueren eskaintza.
Hautazkoa
12
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Hautazkoa
40
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Hautazkoa
24
Ingurumen agrobiologiaren arloan, biltzarrak txandaka egiten dira estatuan eta Europan. Era berean, urtero, bizpahiru biltzar edo sinposio tematiko egiten dira, doktorego programa honetan emandako ikerketa ildoei lotutakoak. Ingurumen agrobiologiaren arloko estatu zein nazioarteko biltzarretan izandako jarduera zientifikoak gure doktoregaiei prestakuntza jasotzeko eta dagokion atalean adierazitako gaitasunak garatzeko aukera emango die. Doktoregaiak parte-hartze aktiboa izan behar du; hartara, biltzar baterako komunikazio bat prestatu, eta aurkeztu beharko du. Jarduerak fase hauek ditu: emaitzak aukeratzea-normalean esperimentalak-, materialak prestatzea (abstract, kartela, aurkezpena....), eta bilera zientifikoetan parte-hartzea, bere ikerketaren aurrerapenak komunitate zientifikoan aurkezteko eta ondorioak eztabaidatu/defendatzeko. Jarduera honek hilabete inguruko (komunikazio bakoitzeko) iraupena du, eta bere ibilbide osoan egingo da.
Doktoregaiak prestakuntza eguneratua lortuko plenary lecturesetan, iritziak trukatuko ditu workshopetan, eta emaitzak aurkezteko eta eztabaidatzeko gaitasuna eskuratu du poster edo komunikazioetan. Amaitzeko, doktoregaiak bere ikerketaren emaitzak behin eta berriro aurkeztu beharko ditu ahoz nahiz idatziz, hainbat hizkuntza eta euskarritan.
Biltzarretara joatea gomendagarria izango da, eta saioetan era aktiboan parte hartzen den balioetsiko da. Gainera, komunikazioen aurkezpen guztiak ahoz egiten ahaleginduko dira. Urtero, doktoregai bakoitzak egin duen jardueraren jarraipena egingo da, eta honako hauek aurkeztu beharko dira: biltzar edo bilera zientifikoetan parte hartu izanaren egiaztagiriak, eta doktoregaiak dagokion prestakuntzan izan duen bilakaera adieraziko duen doktorego tesiaren zuzendariaren txostena. Ondoren, doktorego programako Jarraipen Batzordeak txosten bat egingo du, eta zer maila lortu duen eta zer jarduera osatu behar dituen jakinaraziko zaio doktoregaiari. Ezinbestekoa izango da txosten hori egitea doktorego tesia defentsarako izapidetu ahal izateko. Ikasleei biltzar batean baino gehiagotan parte hartzea komeni dela jakinaraziko bazaie ere, nahikoa izango da bakar batean parte hartzea prestakuntza justifikatzeko.
Hautazkoa
30
Ingurumen Agrobiologiaren arloko espezializazio ikastaro ugari ematen dira UPV/EHUn eta NUPen, baita beste unibertsitate eta ikergune batzuetan ere. Salmenta etxeek prestakuntza ikastaroak ematen dituzte, beren tresnek eskainitako aukerei buruz eta horien eguneratzeei buruz.
Doktoregaiak prestakuntza eguneratua eskuratu, eta arintasun eta zehaztasun handiagoa bereganatuko du.
Espezializazio ikastaroetara joatea hautazkoa izango da, baina gomendagarria. Ikastaroak egin izana balioetsiko da. Urtero, doktoregai bakoitzak egin duen jardueraren jarraipena egingo da, eta honako hauek aurkeztu beharko dira: biltzar edo bilera zientifikoetan parte hartu izanaren egiaztagiriak, eta doktoregaiak dagokion prestakuntzan izan duen bilakaera adieraziko duen doktorego tesiaren zuzendariaren txostena. Doktoregoko ikasleei ikastaro batean baino gehiagotan parte hartzea komeni dela jakinaraziko bazaie ere, nahikoa izango da bakar batean parte hartzea prestakuntza justifikatzeko.
Nahitaezkoa
24
Azaroan (4 egun) eta maiatzean (4 egun) egingo dira. Hiruna orduko mintegiak eta hitzaldiak dira, eta bi multzotan emango dira: lehenengoa, ikasturtearen lehen lauhilekoan, eta bigarrena, bigarrengoan. Horren xedea da Ingurumen Agrobiologiaren arloko prestakuntza espezifikoa osatzea. Lehenengo orduan, gonbidatutako norbaitek hitzaldi bat ematen du, eta horren ondoren 30 minutuko eztabaida izaten da. Bigarrengo ordu tartea programako hiru doktoregaiek ematen dute. Bat, tesiaren hasierako fasean dago; bigarrenak, lanak aurreratuagoak ditu, eta hirugarrena, tesia idazteko eta aurkezteko fasean dago. Ikastaro osoan, 24 doktoregaiek beren tesiei lotutako gairen bat azalduko dute. Horrela, doktoregai bakoitzak, gutxienez, bitan parte hartzen du, tesia egin bitartean. Mintegi gehienak ingelesez egingo dira, eta batzuk gaztelaniaz.
Doktoregaiek ingurumen agrobiologiari buruzko prestakuntza zientifiko aurreratua jasoko dute, nazioartean prestigio handia duten ikertzaileekin harremanetan egonda. Esperientziak ezagutza berriak emango dizkie, eta horri esker egunean egongo dira, ez bakarrik beren doktorego tesiaren gai jakinetan, agrobiologiaren jakintza arlo osoan baizik.
Mintegietara joatea nahitaezkoa izango da, eta ikasleak saioetara doazela kontrolatuko da, hortaz. Gainera, mintegi hauetako eztabaidetan era aktiboan parte hartzen den balioetsiko da.
Hautazkoa
500
Tesiaren zuzendariak jarduera planteatuko du, egonaldia egingo den ikergunearen ikertzaile arduradunarekin batera. Zeharkako prestakuntzaren aukeraz gainera, kontuan hartuko dira doktorego tesiaren garapenerako lagungarriak izan daitezkeen esperimentuak edo teknikak. - Bere garapen esperimentalaren faseak osatzea, jatorrizko lekuan eskura ezin ditzakeen metodologiez, teknikez edo tresnen erabileraz baliatuta. -Lankidetzan jardutea emaitzak kontratatzea eta lantzea eta argitalpenak prestatzea eskatzen duten proiektu komunetan. -Teknika instrumentalak edo metodologikoak ikastea. -Lankidetza proiektu berriak egiteko beharrezkoak diren aldez aurreko azterketak egitea. Doktorego programaren talde bakoitzak hainbat lankidetza ditu, eta horien bidez doktoregaiak trukatzen dira egonaldiak egiteko.
Doktoregaiak prestakuntza jasoko du, eta, aldi berean, bere tesiaren atal bat egin ahal izango du, atzerriko ikergunearen lankidetzaz.
Egonaldiaren harrera gutuna eta ebaluazio gutuna, zuzendariak eta atzerriko zentroan doktoregaiaren arduraduna den ikertzaileak idatziak.