Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Física Nanoestructuras

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa hau bereziki gomendatzen zaie materiaren fisikari, nanozientziari eta/edo materialen zientziari lotutako gaietako master mailako ikasketak dituzten pertsonei. Beraz, zientzia esperimentaletako edozeinetako edo ingeniaritza batzuetako graduak dituzten ikasleek ere doktorego programan sartzeko aukera dute.

 

XSLaren edukia

Programa honek ez du prestakuntza osagarri espezifikorik ezartzen; hala ere, aintzat harturik ezen bertara, gutxienez 300 ECTS kredituko gradu edo goragoko tituluei dagozkien graduatuak sar daitezkeela, eta horien ikasketen artean ikerkuntzako prestakuntzako eduki espezifikoak falta litezkeela, programako batzorde akademikoak onartutako ikasle bakoitzaren kasuan erabakiko du, sarrera profilaren arabera, ikerkuntzako prestakuntza jaso behar duen ala ez. Prestakuntza hau jasotzeko, UPV/EHUk eskainitako nanozientziako master ofizialeko irakasgaietako 6 eta 15 ECTS kreditu artean egingo dira. Ikaslea irakasgai horietan matrikulatuko da, bere tutore edo tesi zuzendariaren aholkuz, doktorego programan matrikula egin ostean.

-Titulazioa: Egokitzea (% 50)

-Espedientea: Ikasleek beren espediente akademikoa aurkeztu beharko dute (% 30)

-Beste batzuk: Elkarrizketa, eskaera kopuruak edo ikaslearen aurreko prestakuntzak hala gomendatzen duenean (% 20)

Titulazioa egokitzen den baloratzeko, ikasleak aurrez egindako ikasketak eskatutako sarrera profilari dagokion atalean aipatzen diren aztertuko da. Halaber, espediente akademikoa irizpide objektiboen arabera aztertuko da, ikasleak irakasgaietan eta horiek gainditu ziren deialdian lortutako puntuazioa aztertuta. Arreta berezia jarriko da doktorego programako gaietarako garrantzitsuenak diren gaietan.

Ingelesa menderatzea ere baloratuko da, bai dagozkion ziurtagiri ofizialen bidez, bai hizkuntza horretan aurrez egindako jardueren bidez, eta behar bezala dokumentatuta egongo dira.

Elkarrizketa pertsonala egitea beharrezkoa bada, ikaslearen motibazioa eta inplikazioa ere baloratuko dira.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.