Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

LEIRE ERKOREKA GONZALEZ

Ezagutza arloa
Psikiatria
Saila
Neurozientziak
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
leire.erkoreka@ehu.eus

Medikua, Psikiatrian espizializatua, Osakidetzan garatu du bere lan kliniko gehiena. Nafarroako Unibertsitatean gainditu zituen bere Medikuntza ikasketak, eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalean Psikiatriako BAME izan zen 2006 eta 2010 urte bitartean. 2010 eta 2013 urte artean Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean behin-behineko postuak bete ostean, behin betiko estutaturio gisa dago Osakidetzan 2013tik hona, 2012ko EPEa gainditu ostean. Gaur egun Galdakao-Usansolo Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuan darabil bere jarduera klinikoan. Jarduera kliniko hau ikerkuntzarekin eta irakaskuntzarekin bateratzen du, izan ere, 2013tik hona Euskal Herriko Unibertsitatean dabil irakasle elkartu gisa. BioCruces-Bizkaia Osasun Ikerkuntza Institutuko Osasun Mentaleko Sarea taldeko kide ere bada. Arlo klinikoan, bere expertizazioa nortasun nahasmenduen arloan egin du, bere formakuntza osagarri gehiena eremu honetan betez, nazioarteko erreferentziazko zentru bitan egonaldiak barne. Ikerkuntza arloan, bestalde, gaixotasun mentalen genetika landu du batez ere, bere tesi doktorala B cluster-eko nortasun nahasmenduen genetika-ingurune interakzioari buruz garatuz. Bere produkzio zientifiko gehiena ere arlo honetara bideratu du.