Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

5

Deskribapena

Mintegiok doktorego programako ikerketa ildoen arduradunek antolatuko dituzte; hizlariak programakoak bertakoak izan daitezke, edo kanpotik ekarritako itzal handiko ikertzaileak. Ikus-entzunezko baliabideak erabiliz, hizlariak ikerketa aurreratuko gai bat aurkeztuko du, eta sakonago azalduko du gai horretarako tresnarik egokienak zeintzuk diren eta zergatik aukeratu diren.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar dituzte mintegiok: -Doktoregaiak gai izatea beste ikertzaile batzuek aurkeztutako gaien analisi kritikoa egiteko. -Doktoregaiak gai izatea beste ikertzaile senior batzuekin komunikatzeko, galderak egitearen bidez, edo informazioa eskatuz ikerketaren kontu zehatzen inguruan. -Doktoregaiak gai izatea aurkeztutako gaiaz eta ikerketa tresnez ateratako ondorioak idatziz adierazteko.

Ebaluazio-sistemak

Mintegiaren antolatzaileek ziurtatu beharko dute honako hauek betetzen direla: - Doktoregaiak mintegietara joatea: bertaratzea nahitaezkoa da. - Doktoregaiak ondorioen txosten bat egitea.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

Deskribapena

Jarduera honen barruan ekintza hauek daude aurreikusita: - Programako batzorde akademikoak argitara ematea kanpoko unibertsitate eta ikerguneen eskaintzak doktoregaiek bertan ikerketa egonaldiak egiteko. - Master eta Doktorego Eskolaren web orrian informazio eguneratua izatea beste unibertsitate batzuetan eta erreferentziako ikerguneetan egonaldiak egiteko eta elkarlanean zuzendutako doktoregoak egiteko dauden laguntzez. Edozelan ere, doktorego programako batzorde akademikoak eman beharko dio onespena proposatzen den mugikortasun ekintza bakoitzari. Proposamenak, gutxienez, puntu hauek izan beharko ditu: - Egonaldia egingo duen doktoregaiaren izena. - Ekintzaren helburuak. - Denboraren plangintza. - Harremanetarako pertsona xede ikergunean.

Emaitzak

Diziplina eta kultura anitzeko inguruneetan lan egiteko gaitasuna handitzea. Beste hizkuntza batzuetan komunikatzeko gaitasuna handitzea. Trebetasun sozialak sustatzea, beste ikertzaileekin lan egiteko. Ikerketa harremanek ezartzea.

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Doktoregaiak egonaldia egin izanaren ziurtagiria. - Egonaldian eginiko jarduerei buruzko txostena, jardueraren gainbegiraleak sinatuta - Egonaldiaren ondorioz lankidetzan egindako argitalpen edo batzarretako komunikazioak. - Doktoregaiek atzerriko unibertsitate eta ikerguneetan egindako hiru hilabetetik goragoko egonaldien kasuan, nazioarteko tesia egiteko proposamena.

Oferta Anual Actividades - Comun