Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ITZIAR ANGULO PITA

Ezagutza arloa
Matematika Aplikatua
Saila
Matematika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
itziar.angulo@ehu.eus

Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketak amaitu zituen 2007. urtean UPV/EHUn. Eusko Jaurlaritzako doktoretza-aurreko beka jaso ondoren, Sare Mugikorretarako Informazio eta Komunikazio-Teknologiak Masterra egin zuen (2010). Geroago doktoretza lortu zuen izen bereko doktorego programan (2013). Ikerkuntzan doktoretza-ondoko bost urteko esperientzia egin ondoren, 2018tik Bilboko Ingeniaritza Eskolako Matematika Aplikatuko Sailean irakasten du.



Seinalearen Tratamendua eta Irrati-komunikazioak (TSR) ikerketa taldeko kidea da 2005. urtetik. Bere ikerketa-ildo nagusiak aerosorgailuen eragina komunikazio-sistemetan eta sare elektriko adimentsuetarako komunikazio-teknologia berriak dira.



Bere ikerketaren eragina nazioarteko aldizkarietan 21 argitalpen (JCR) 2011-2019 aldian, bi liburu, liburu kapitulu bat, 40 nazioarteko kongresu eta 6 argitalpen zientifikotan islatzen da. EAEn, estatu mailan eta Europako deialdietan finantzatutako 17 proiektuetan parte hartu du, guztira 1 milioi euro baino gehiagoko finantziazioa lortzen. Aldi berean, sektore pribatuarekin harremanetan aritu da, parke eolikoen promotore eta komunikazio operadoreentzako 17 proiektutan parte hartuz. Doktore tesi baten zuzendaria izan da eta gaur egun beste bi doktore tesi zuzentzen ditu.