eGelako berrikuntzak 2026-27 ikasturtean
Irakasleentzako eskuliburua
Moodle-ren bertsio berri honen berritasun nagusiak, ikastaroaren orri nagusiaren antolaketarekin eta edizioarekin dute zerikusia: hainbat elementu hauta daitezke "ekintza masiboak" egiteko, lehendik daudenen artean edukiak gehi daitezke eta ez atal bakoitzaren amaieran, atal bakoitza bereizita bistaratu daiteke, azpiatalak gehi daitezke eta baliabideak eta jarduerak identifikatzen dituzten ikonoak aldatu dira. Orrialde nagusian aipatutako hainbat elementu aldi berean hautatzea eta editatzea beste funtzionalitate hauetan ere aplikatzen da: zereginen "Bidalketetan, galdera-bankuan eta kalifikazio-liburuan.
Honako eskuliburu hau Euskal Herriko Unibertsitateko eCampus-ek landu du.