Eduki publikatzailea

EHUorkestraren emanaldia Naukasen

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/21

2019ko irailaren 21a
Euskalduna Jauregia

EHUorkestrak emanaldia eskainiko du Euskalduna Jauregian asteburu honetan egingo den Naukas zientzia dibulgazio ekimenaren baitan. UPV/EHUko musikariek 20 minutuko kontzertua egingo dute larunbatean, irailak 21 eguerdi aldera.

Naukasen IX. edizioa izango den honetan zientzialari askok parte hartuko dute. Ekimenak hamar minutuko hitzaldiak, espektakulu eta sorpresa desberdinak tartekatuko ditu, horien artean EHUorkestraren lehenengo kontzertua ere hartuz.

Naukas ostegunetik igandera bitartean egingo da eta jarduera guztiak dohainik dira.