EHUorkestra sinfonikoak ekitaldi batean parte hartzeko eskaria egin nahi duzu?

EHUorkestra sinfonikoak talde handian zein ganbera taldetan eskaintzen ditu emanaldiak. Ekitaldi akademikoetan ez ezik bestelakoetan ere parte hartzen du, UPV/EHUn zein kanpoan: kongresuetan, jardunaldietan, jaialdietan…  Ekitaldi baterako eskaria egin nahi izanez gero, gogoratu:

Eskariak egiteko prozedura

  • Ekitaldia eskatzeko, formularioa bete behar da.
  • Ekitaldi akademikoetarako, ikastegi, errektoreordetza edo zuzendaritza batek egin beharko du eskaria.
  • Formularioa bete ondoren, eskatzaileek Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko errektoretzaren eskutik jasoko dute orkestraren parte-hartzearen erabakiaren berri. Baiezko kasuetan, eskatzaileak harremanetan jarriko dira orkestrako kideekin, ekitaldiaren eta espazioaren ezaugarriak eta, hala behar balitz, garraioaren kudeaketa zehazteko.
  • Garraioa eta ekitaldiak sortzen dituen bestelako gastuak eskatzaileak kudeatu eta ordainduko ditu.

Ekitaldiaren gutxieneko ezaugarriak:

  • Ekitaldiaren errepertorioa, eskaleta eta espazioaren antolaketa Orkestrarekin adostuko da.
  • Ekitaldia baino lehen arropa-aldatzeko eta materiala gordetzeko lekua behar izaten dute musikariek.

Bete formularioa eskaria egiteko

null
null
null
null
null
null
null
null