EHUorkestra sinfonikoa Eskariak

Parte hartu EHUorkestra sinfonikoan

Irudia

Gure unibertsitateko edozein kidek har dezakete parte, baina EHUorkestra sinfonikoa irekita dago, baita, unibertsitatekoak ez direnei, proiektu horretan parte hartu nahi duten guztiei. Konpromiso bakarra eskatzen dizugu: entseguetara etortzea, gehienetara behintzat (ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara, UPV/EHUko Areto Nagusia, Leioa-Erandio eremuan).

Hauek dira behar ditugun musika tresnak:

  • Biola
  • Biolin
  • Biolontxelo
  • Fagot
  • Klarinete
  • Kontrabaxu
  • Oboe
  • Perkusio
  • Tronpa
  • Tronpeta
  • Tuba
  • Txirula

Sarrera proba egin behar izaten da: norberak aukeratutako bi lan, mugimen desberdindunak eta norbere mailaren erakusle; horrez gain, zuzendariarekin elkarrizketa. Proba orkestrako kide izateko edo zerrenda bat osatu eta aldika orkestrarekin jotzeko izan daiteke.

Formularioa