Agenda

Kontzertua Nazionala

G9 unibertsitate taldearen VII MUSIKA SARIKETA UPV/EHUn

Noiz eta non

2024/05/10, 16:00 - 20:30

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

G9 VII. MUSIKA JAIALDIA

Unibertsitateen G9 taldea (https://www.uni-g9.net/) irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta UPV/EHU unibertsitate publikoek osatzen duten talde horretako kide da. Taldearen askotariko ekintzen artean da aurten UPV/EHUren Arabako campusean hartuko dugun unibertsitate arteko musika-sariketa.

Taldea osatzen duten unibertsitate bakoitzetik ordezkari bana izango da. UPV/EHUren ordezkaria Unikoak Maketa Lehiaketan 2. saria irabazi zuen Irati Reich izango da (https://www.ehu.eus/eu/web/ehukultura/-/unikoak-musika-lehiaketa-2023).

NON: Arabako Campuseko Ikasleen Pabilioia.

NOIZ: 2024/05/10

ORDUA: 16:00-20:30