ENVIO-COMUNICACIONES

Komunikazioak bidaltzea

ASEPUCen XVII. Topaketa
25 urte Kontabilitateak elkartuta. 25. urteurrena ASEPUC (1991-2016)

Bilbo, 2016ko ekainaren 14, 15, 16 eta 17an

Irudia

Komunikazioak bidaltzeko epea 2016ko apirilaren 20an bukatzen da.

Komunikazioen sinatzaile bakoitzetik lan bat baino gehiago onartu ahal izango da, aurretik argitaratuta ez dagoena, beti ere, egilekide kopurua ikusita, Topaketara onartuak IZAN DIREN komunikazio kopurua beste sinatzailek jardunaldira bertaratzeko izena eman badute. Horrela, adibidez, pertsona bat hiru komunikaziotako egile edo egilekide gisa ager daiteke. Hiru komunikazio horiek, positiboki ebaluatu ondoren, bakarrik izango dira onartuak, gutxienez, egile edo egilekideetako hiruk  jardunaldira bertaratzeko izena  eman badute.

Komunikazioen luzera 8.000 hitzetakoa izango da gehienez (20 orrialdekoa gutxi gora behera), bibliografia aipamenak eta eranskinak barne.

Komunikazio proposamen-laburpenak ere hartuko dira kontuan, 2.000 hitz inguruko luzera dutenak, baina lehentasuna emango zaie hasieratik osorik jaso diren lanei.

Proposamen-laburpenak zein komunikazio osoak xviiasepuc@ehu.eus helbidera bidali beharko dira.

Onartuak izan diren proposamen-laburpenen egileek dagokion komunikazio osoa xviiasepuc@ehu.eus helbidera bidali beharko dute 2016ko maiatzaren 15a baino lehen.

Gainbegiratzaileek onartuta daudenean, komunikazioen aurkezpena eta Topaketako Argitalpenetan sartzea, gutxienez egileetako batek Topaketara bertaratzeko izena 2016ko maiatzaren 15a baino lehen ematera baldintzatuta geratuko da.

Komunikazioaren testua bidaltzeak ASEPUC elkartearen XVII. Topaketako akten liburuan argitaratzeko EGILEEN BAIMENA EMATEA dakar. Ez baduzu nahi zure komunikazioa argitaratzea, zehazki ADIERAZI BEHAR DIGUZU marcela.espinosa@ehu.eus helbidera idatziz.

Gainbegiratzaileek onartuta daudenean, komunikazioaren BEHIN BETIKO ONARPENA, AURKEZPENA eta jardunaldiko ARGITALPENETAN SARTZEA, gutxienez egileetako batek Topaketara bertaratzeko izena 2016ko maiatzaren 15a baino lehen ematera baldintzatuta geratuko da. 

Gai arloak

  • 01. FINANTZA EGOEREN ANALISIA ETA KAPITAL MERKATUA
  • 02. IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEEN KONTABILITATEA
  • 03. KONTABILITATEA ETA KUDEAKETAREN KONTROLA
  • 04. TEKNOLOGIA BERRIAK ETA KONTABILITATEA
  • 05. IRAKASKUNTZA KONTABILITATEAN
  • 06. ARLO PUBLIKOKO KONTABILITATEA
  • 07. KONTABILITATEAREN HISTORIA
  • 08. KONTABILITATE ARAUKETA ETA ZERGATZEA
  • 09. KONTUEN IKUSKARITZA
  • 10. ETIKA, GOBERNU KORPORATIBOA ETA GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA

Revista de Contabilidad-Spanish Accounting Review aldizkarirako "fast track" berezia

Beren lanak Revista de Contabilidad-Spanish Accounting Review aldizkarian argitaratu ahal izateko ebaluatuak izan daitezela nahi duten KOMUNIKAZIOEN EGILEEK, horrela adierazi beharko dute komunikazioaren lehen orrialdean.

Komunikazio HAUEK izango dira Topaketan kontratxostena EDUKIKO DUTEN BAKARRAK. LEHENAGO AIPATU DEN BERRIKUSPENA, ALDIZKARIAREN EBALUAKETA PROZESUKO LEHEN PAUSU GISA HARTUKO DA.