Fisika eraikuntzan
Aurkezpena
EnediPHYS Vitoria-Gasteizen dagoen Eusko Jaurlaritzaren Etxegintzaren Kalitatea Kontrolatzeko Laborategiko Termika Arloa kudeatzeaz arduratzen da. Eraikinen efizientzia energetikoari lotutako arloetan egiten du lan. Horretarako eraikuntzan erabiltzen diren soluzio berritzaileak eta teknologikoki aurreratuak termikoki karakterizatzen ditu horretarako beharrezkoak diren ekipamenduak dituelarik.
Gainera, Donostiako Eskola Politeknikoan (EUPD) kokatutako laborategi higrotermikoa kudeatzen du. Bertan, eraikuntzarako erabiltzen diren materialen eta hezetasunarekin erlazionaturik dauden propietate guztiak neurtzen dira. Eraikuntzen itxituretan gertatzen den hezetasun metatze eta garraioaren azterketarako erabiltzen diren simulazio ereduetan behar diren propietate hauek , hainbat saiakuntzatan neurtzen dira, eta azterketa honi ezker eraikuntzen itxiturek izan ditzaketen arazoak eta patologiak aurreikus daitezke.
EnediPHYS en jarduera printzipalak eraikuntzan erabiltzen diren material eta soluzio konstruktiboen karakterizazio termikoa dira, bai numerikoki eta bai esperimentalki. Etxebizitzen benetako kontsumo energetikoaren neurketa eta hauen kalifikazioan erabiltzeko metodoen garapen eta ikerkuntzan ere lan egiten du.
Bestalde, kondentsazio interstizial zein gainazalekoak ere gertatzeko arriskua aztertu daiteke, eta hezetasunak, eraikinen energia-eskarian duen eragina ere aztertu daiteke. Orohar, material porotsu eta granularrek hezetasunaren eraginpean duten portaera aztertzen da ikerkuntza lerro honetan.
EnediPHYS-ek eraikinetako aireztapen sistemak eta airearen mugimendua lokal barruetan aztertzen ditu, bai jariakinen dinamikaren ikuspuntutik eta energiaren ikuspuntutik. Horretarako barne aire kalitatea eta airearen berritzeagatik gertatzen energia eskaera kontutan hartzen dituelarik.
Hau egiteko, zona-anitzeko eta jariakinen dinamika konputazionalean (CFD) oinarritutako eredu matematikoak erabiltzen dira, gas trazatzaileen bidez neurtuko aire emarietan eta eraikinaren airearekiko iragazkortasunaren neurketetan oinarrituz.
Simulazio eta neurketa hauek erabiliz, barne aire kalitate baldintza egokiak mantenduz aire berritzeari dagokion energía eskaera ahalik eta bajuen mantentzen duen aireztapen sistemak aukeratu eta garatzea da helburua.
Gas trazatzaile sistema. Sistema honen bitartez lokaletako aire emariak zehaztasun handiz neur daitezke. Horretaz gain, aire-berritzearen eraginkortasunarekin erlazionatutako parametroak neur daitezke.
“BlowerDoor” deritzon sistema. Honen bidez eraikuntzaren inguratzailearen airearekiko iragazkortasuna neur daiteke, eta ondorioz eraikuntzaren kalitatea balioztatu.
Bai aireztapen ahoetan eta local barruko puntuetan aireaen abiadura neurtzeko termoanemometroak.
Aireztapen ahoetan emariak modu azkar errazean neurtzeko konoa.
Ekipamendua
- EGUZKI eta ILARGI izeneko bi PASLINK motako saiakuntza zelulak. EGUZKI zelulan opakuak edo erdigardenak diren itxitura bertikalak termikoki saiatu daitezke. ILARGI saiakuntza zelulan berriz, bai itxitura bertikalak zein horizontalak (eraikinen estalkiak) saiatu daitezke ingurune baldintza errealetan.
- Angelantoni enpresak diseinatu eta eraikitako kutxa bero gorde ekipo bi, opakuak eta erdi-gardenak diren itxituren transmitantzia termikoa (U) kalkulatzeko gaur eguneko araudiaren arabera.
- Eraikuntzan erabiltzen diren material isolatzaileen konduktibitatea neurtzeko NETZSCH-GERÄTEBAU HFM 436 konduktibimetroa.
- Eraikuntzan erabiltzen diren material konduktoreen konduktibitatea neurtzeko Hukseflux enpresaren THASYS konduktibimetroa.
- Flir P60 kamera termikoa angelu estua eta zabala dituen germaniozko lentearekin.
- Kontrolpeko giroko ganbera, kontrol automatikoaz aginduta, materialen errejimen ez-egonkorreko portaera aztertu eta eraikinetako espazioen oreka higroskopikoan eragina aztertzeko
- Merkurio bidezko Autopore IV porosimetroa. 200 MPa arteko presioa eta 0.007 µm –ko poroak aztertzeko gai.
- Epi-fluoreszentzia bidezko mikroskopio trinocularra, kondentsazioa kapilarra aztertzeko
- Sortzio higroskopikorako gela, ganbera hogrotermikotaz hornituta, permeabilitatea eta lurrinaren difusiorako erresistenztia-faktorea neurtzeko
- Eraikuntzarako oinarrizko materialen propietate higroskopiko guztiak neurtzeko eta aztertzeko laborategi osoa
Ikerkuntza Jarduerak
EnediPHYS-ek bai eraikuntza sektorean eta bai unibertsitate mailan ikerkuntza, garapen eta berrikuntza aktibitateak aurrera eramaten ditu honako gaietan:
- Materialen karakterizazio termikoa: bai lehendik daudenak optimizatu eta baita produktu berritzaileen garapena.
- Eraikuntza soluzioen karakterizazio termikoa bai egoera egonkorrean eta bai egoera dinamikoan: bai egoera kontrolatuan edo benetako ingurune baldintzetan entseguak eginez.
- Etxebizitzen karakterizazio termikoa: etxebizitzetan bertan egindako neurketekin eta modelizazio parametrikoak eginez.
- Parametroen identifikazio teknikak erabiliz modelo termikoak garatzea.
- Hezetasunaren fluxu eta metatzea aztertzeko ereduak
- Hezetasunaren eraginak eraikinen itxituretan
- Eraikuntza-materialen propietate higrotermikoak
- Eraikinetan airearen kalitatearen eta honen kalitate txarraren ondorioz sortutako arazoen analisia.
- Etxebizitzetako aireztapen-sistemen funtzioamenduaren analisirako aireztapen emarien neurketa.
- Barne aire kalitate baldintza egokiak mantenduz, kostu energetiko eta ekonomikoa ahalik eta gehien murrizteko gai diren aireztapen sistemen analisia eta garapena.
- Okupatutako zonetan airearen mugimienduaren analisia, gas trazadoreen bidezko teknikekin, konfort indizeen bitartez eta CFD simulazioak erabiliz.