
ENLIGHT aliantzaren misioa:
ENLIGHTek mundu mailako herritar konprometitu gisa ahaldundu nahi ditu ikasleak, azken belaunaldiko ezagutzak, trebetasunak eta berrikuntza-potentziala garatuz, gizarte-trantsizio nagusiei heltzeko eta bidezko bizi-kalitatea eta iraunkortasuna sustatzeko.
ENLIGHT taldea UPV/EHUn
-
Kontaktu orokorra: enlight@ehu.eus
-
ENLIGHT Zuzendaria UPV/EHUn: Marta Barandiaran
-
ENLIGHT Chairman UPV/EHUn: Fernando Tapia
ZIENTZIA IREKIAREN ENLIGHT SARIAK, 2023
Zientzia Irekiaren ENLIGHT Sariak ENLIGHTeko bederatzi unibertsitateetako ikasle, irakasle, ikertzaile, zientzialari, langile, gizabanako edo taldeak aintzatetsi eta sarituko ditu, honako ekimen hauek kontuan hartuz:
- Zientzia Irekia erabili izana beren ikerketa/irakaskuntza/ikaskuntza/lana, eskuragarriago, gardenago edo erreproduzigarriago egiteko
- Beren erakundean Zientzia Irekiari buruzko jarduera bat hasi
- ENLIGHT komunitateari lagundu, lanean Zientzia Irekiko praktikak eta/edo printzipioak har eta aplika ditzan.
ESKURAGAI DAUDEN SARIAK:
- Zure proiektua aliantzaren aurrean aurkezteko aukera
- 750 euroko laguntza, Zientzia irekiari buruzko konferentzia batera bidaitzeko
- Zure proiektuarentzako hedakuntza nabarmena lortzeko aukera
IZENA EMATEKO EPEA: Otsailaren 28
ARGIBIDE GEHIAGORAKO: Enlight-OS-Award@lists.gwdg.de
ENLIGHT R&I MOBILITY AWARD
ENLIGHTeko unibertsitateetako ikerketa-taldeekin lankidetzan proiektuak hasi edo garatzeko mugikortasun-laguntzetarako deialdia. Etengabe egongo da zabalik deialdi hau, aurrekontua agortu arte. Taldeek beren proiektua garatzeko behar diren bisitak, joan-etorriak edo bilerak egiteko laguntza eskaintzen da. Ikus itzazu deialdiaren baldintzak.
Mugikortasunerako laguntza hori jasotzen duten taldeek ENLIGHT R & I saria jaso ahal izango dute finantzaketa gehigarria lortzeko.
Argibide gehiagorako: rise@ugent.be
ENLIVE ENLIGHT Network Language and Intercultural Exchange (2023)
ENLIVE Espace Langues Bordeaux Unibertsitatearen truke birtualeko proiektua da. Bideratzaileek gidatuta, parte-hartzaileek ingelesezko asteroko eztabaida sinkronikoetan parte hartzen dute. Ikasleek aktiboki parte hartzen dute saioetan, harremanak eraikitzen dituzte, egungo gai sozialak eztabaidatzen dituzte eta sare sozialetan mikrokanpaina batean lan egiten dute. Ikasleek esploratzeko hainbat arloren artean aukera dezakete, hala nola generoa eta hezkuntza, zientzia gizartean edo desgaitasuna eta irisgarritasuna.
Ikasleek arlo zabal batzuetako gai bat hautatu eta ikertuko dute, sare sozialetan kanpaina bat diseinatzeko eta zabaltzeko.
Derrigorrezko ingelesezko maila: B2
Argibide gehiagorako: laura.hoskins@u-bordeaux.fr;enlight@u-bordeaux.fr
Izena emateko epea: Otsailaren 17
Dokumentua: