Global_Training_portada_2025

GLOBAL TRAINING , ATZERRIAN PRAKTIKA PROFESIONALAK EGITEKO PROGRAMA

***OHARRA: izena emateko epea IRAILAREN 19ra atzeratu da***

Programa honen bidez, EAEko gazteak (30 urte baino gutxiagokoak) atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresatan/erakundetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikorako plan baten baitan.

Get ready,
Be more,
Be global!

Ikasketak amaitu badituzu, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun segidan. Global Training beka-programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresatan edo erakundetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.

Global Training programa Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena da.

ARGIBIDE GEHIAGORAKO:
Programari buruzko informazioa UPV/EHUn eskura daiteke Enplegu Guneen telefono zenbakietan:

  • Araba: 945 01 4436
  • Bizkaia: 946 01 7973, 946 01 3679
  • Gipuzkoa: 943 01 5946

Ondorengo helbide elektronikoan:

 

***OHARRA: izena emateko epea IRAILAREN 19ra atzeratu da*** 
Izena emateko epea: 2025eko uztailaren 15etik, irailaren 19ra

Global Training programa erakunde laguntzaileen bitartez kudeatzen da

Global Training 2025 beka-programak zazpi erakunde laguntzaile ditu beken kudeaketa eta tutoretza garatzeko. Kontsultatu beken eskaintza bateratua eta eman izena* gehien interesatzen zaizun beka kudeatzen duen erakundearen bitartez.

* Erakunde laguntzaile baten bidez bakarrik bidal daiteke hautagaitza, eta eskaerak bikoizteak hautaketa-prozesutik kanpo uztea dakar.