Deialdiak

Deialdiak

Indarrean

EHUko ikertalde finkatuentzako laguntzen deialdia, GRALak, MALak eta Doktorego Tesiak egiteko unibertsitate sistematik kanpoko eragileekin lankidetzan

 Aurkezteko epea: 2026/10/30 - 2026/11/12  |  Deialdiari buruzko informazioa

  • EHUko ikerketa-talde finkatuei laguntzak emateko deialdia egin da, GrAL, MAL eta doktorego-tesiak egiteko, unibertsitate-sistematik kanpoko eragileekin lankidetzan, eta industria-doktoregoko tesiak egiteko . Deialdiaren helburua da irakaskuntza-jarduera horiek enpresa, kluster eta bestelako erakunde publiko edo pribatuekin batera bultzatzea, garatzea eta sendotzea. Era berean, enpresekiko lankidetza sustatu eta indartu nahi du, tesi industrialak egitea sustatuz.

 

Itxiak

Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea ikasgelak ekipatzeko eta haien jarduerak antolatzeko laguntzen 2026ko deialdia

Aurkezteko epea: 2026/06/09 - 2026/07/09  |  Deialdiari buruzko informazioa

  • Deialdi honen helburua da EHUko Unibertsitatea-Enpresa-Gizarte ikasgeletarako ekipamendua eskuratzeko eta jarduerak antolatzeko laguntza deialdia egitea 2026ko ekitaldikoa.

 

Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea proiektuen deialdia (2026)

Aurkezteko epea: 2026/04/20 - 2026/05/11  |  Deialdiari buruzko informazioa

  • 2026. urteko Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea proiektuen deialdiaren xedea da kalitatezko ikerketa sustatzea, ikerketarako baliabideak egokitu eta hobetzea, eta jakintzaren transferentzia indartzea, laguntza eta babesa eskainiz gure unibertsitateko ikertzaileei, jakintza arlo guztietan.

 

Call for Applications to the International Training Program of the Transoceanic Campus (ITP-TOC 2026)

Aurkezteko epea: 2026/05/01  |  Deialdiari buruzko informazioa 

  • The Call aims to promote the international mobility of students enrolled at the Boise State University (BSU) by supporting international internships in the Basque Country to carry out activities and projects. The organizing entity will be the University of the Basque Country / Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), and the internships will be carried out at a collaborating entity based in the Basque Country.

 

ITP-TOC 2026 deialdia

Deialdiari buruzko informazioa

  • Boise State University-tik (AEB) datozen nazioarteko ikasleak tutorizatzeko EHUko irakasle eta ikertzaileen interes-adierazpenen deialdia, International Training Program of the Transoceanic Campus (ITP-TOC) delakoaren esparruan.