Logo POCTEFA
Banner_MINECO
Banner_ERDF EU
Destacado_HORIZON EUROPE 2021-2027
destacado_UPV-EHU_Participation_in_research_projects
destacado_Ayudas_a_la_preparacion_de_proyectos
Buscan socios
Deialdi Berriak
Agenda
BIOHEAT - Jatorri biologikoa duten hondakinen erabilpena sistema termikoak lortzeko
Programa espezifikoa: Berrikuntza
Dirulaguntzaren akordio zk.: 2025-04
Proiektuaren helburua: Proiektuaren helburua da
energia termikoa biltegiratzeko material aurreratuak garatzea,
fase-aldaketako materialak (PCM) kapsulatuz. Material horiek hondakin
biologikoetatik lortzen dira, hala nola euli-argizaritik,
kalamu-oliotik eta behi-bilgorretik eta elektrospinning ardazkidearen
bidez fabrikatutako nano/mikrometro zuntz polimerikoetan kapsulatzen
dira. Enkapsulatzaile gisa behi-krotaletatik sortutako plastiko
birziklatua erabiltzen da.
Ikerketa-taldea:
- Tamara Calvo Correas (Ikerlari nagusia)
- Cristina Peña Rodríguez
- M. Aranzazu Eceiza Mendiguren
Erakunde laguntzaileak:
- Universidad Pública de Navarra – UPNA (Proiektu burua)
- Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
- Université de Pau et des Pays de L’Adour (UPPA)
- Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario - NEIKER
Aurrekontua guztira: 130.000 € (UPV/EHU: 40.000 €)
Finantzaketaren zenbatekoa: 64.116 € (UPV/EHU: 19.728 €)
Hasiera data: 2024/12/16
Amaiera data: 2026/06/16 (2026/12/12 arte luzatuta)
Proiektuaren iraupena hilabetetan: 18 hilabete (6
hilabetez luzatuta)
Proiektuaren laburpena:
Erregai fosilak erabiltzeak eragiten dituen isurketek eta hondakinen gorakadak ondorio larriak eragiten dituzte ingurumenean. Horregatik, energia berriztagarrien erabilera, energia kontsumoaren kudeaketa eraginkorra eta hondakinak bigarren mailako lehengai gisa erabiltzea erregai horiekiko mendekotasuna murrizteko alternatibak izan daitezke. Energia-kontsumoa kudeatzeko eta hondakinak balorizatzeko estrategia bat da material eta prozesu jasangarrietan oinarritutako energia termikoa biltegiratzeko sistemak erabiltzea. Sistema horien artean, fase-aldaketa duten materialek (Phase Change Material (PCM) ezohiko ezaugarriak dituzte. PCMek energia kantitate handiak biltegiratu edo aska ditzakete, tenperatura konstante mantenduz.
Testuinguru horretan, energia termikoa biltegiratzeko materialak garatzea proposatzen du BIOHEAT proiektuak. Horretarako, biomasa hondakinetatik lortutako PCM kapsulatuko da elektrospinning ardazkide bidez, hala nola euli-larben argizaria, behi-bilgorra eta kalamu-olioa, abeltzaintzako krotaletatik birziklatutako plastikotik lortutako zuntz polimerikoetan. Estrategia horri esker, hondakin biologiko eta plastikoak batera balorizatuko dira, ekonomia zirkularraren printzipioekin bat datozen material aurreratuak lortzeko.
Programari buruzko informazio gehiago:
Akitania Berriko
Euroeskualdea, Euskadi, Nafarroa (euroregion-naen.eu)
Albisteak
-
Webinar European Research Council Grants (25/06/2026)
2026/06/25 - 2026/06/25, 10:00 - 11:30
-
Call for postdoctoral positions - Marie Curie COFUND project SE4S
-
Intensive ERC writing Workshop (Bilbao, 05/06/2026)
2026/06/05 - 2026/06/05, 09:30 - 16:00
-
Webinar MSCA Post Doctoral Fellowships (07/05/2026)
2026/05/07 - 2026/05/07, 12:00 - 13:30
-
Webinar COST Actions (15/04/2026)
2026/04/15 - 2026/04/15, 11:30 - 13:00