Europar finanatzaketa beste proiektuak

EINEM- Esku-hartze nutrizional baten ebaluazioa, esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko tresna berritzaile gisa

Programa espezifikoa: Berrikuntza

Dirulaguntzaren akordio zk.: 2026-06

Proiektuaren helburua: Esklerosi anizkoitza duten pertsonei egindako esku-hartze dietetiko berritzaile bat zientifikoki baliozkotzea, hura amaitu baino lehen, bukatu eta berehala eta hiru hilabetera jasotako lagin biologikoak aztertuta.

Ikerketa-taldea:

Erakunde laguntzaileak:

  • IIS BIOGIPUZKOA (Proiektu burua)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Universidad de Navarra
  • Université de Bordeaux

Aurrekontua guztira: 127.520 € (UPV/EHU: 63.760 €)

Finantzaketaren zenbatekoa: 36.620 € (UPV/EHU: 18.300 €)

Hasiera data: 2025/12/19

Amaiera data: 2027/06/19

Proiektuaren iraupena hilabetetan: 18 hilabete

Proiektuaren laburpena:

Esklerosi Anizkoitza (EA) gaixotasun kroniko eta neurodegeneratiboa da, pertsona gazteei eragiten diena eta, sarritan, hesteetako mikrobiotaren desorekekin lotzen dena. Dieta, mikrobiota hori modulatzeko tresna gisa, gaixotasunarekin bizi direnen bizi-kalitatea hobetzeko bide osagarri bihur daiteke.

Proiektu honen helburua da EA duten pertsonei egindako esku-hartze dietetiko berritzaile bat zientifikoki baliozkotzea, hura amaitu baino lehen, bukatu eta berehala eta hiru hilabetera jasotako lagin biologikoak aztertuz. Hala, gomendio dietetiko pertsonalizatuei aplika dakizkiekeen ebidentziak sortu nahi dira.


Programari buruzko informazio gehiago:

Akitania Berriko Euroeskualdea, Euskadi, Nafarroa (euroregion-naen.eu)


Kategoria nabigatzailea