Europar finanatzaketa beste proiektuak

BIOHEAT - Jatorri biologikoa duten hondakinen erabilpena sistema termikoak lortzeko

Programa espezifikoa: Berrikuntza

Dirulaguntzaren akordio zk.: 2025-04

Proiektuaren helburua: Proiektuaren helburua da energia termikoa biltegiratzeko material aurreratuak garatzea, fase-aldaketako materialak (PCM) kapsulatuz. Material horiek hondakin biologikoetatik lortzen dira, hala nola euli-argizaritik, kalamu-oliotik eta behi-bilgorretik eta elektrospinning ardazkidearen bidez fabrikatutako nano/mikrometro zuntz polimerikoetan kapsulatzen dira. Enkapsulatzaile gisa behi-krotaletatik sortutako plastiko birziklatua erabiltzen da.

Ikerketa-taldea:

Erakunde laguntzaileak:

  • Universidad Pública de Navarra – UPNA (Proiektu burua)
  • Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
  • Université de Pau et des Pays de L’Adour (UPPA)
  • Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario - NEIKER

Aurrekontua guztira: 130.000 € (UPV/EHU: 40.000 €)

Finantzaketaren zenbatekoa: 64.116 € (UPV/EHU: 19.728 €)

Hasiera data: 2024/12/16

Amaiera data: 2026/06/16 (2026/12/12 arte luzatuta)

Proiektuaren iraupena hilabetetan: 18 hilabete (6 hilabetez luzatuta)

Proiektuaren laburpena:

Erregai fosilak erabiltzeak eragiten dituen isurketek eta hondakinen gorakadak ondorio larriak eragiten dituzte ingurumenean. Horregatik, energia berriztagarrien erabilera, energia kontsumoaren kudeaketa eraginkorra eta hondakinak bigarren mailako lehengai gisa erabiltzea erregai horiekiko mendekotasuna murrizteko alternatibak izan daitezke. Energia-kontsumoa kudeatzeko eta hondakinak balorizatzeko estrategia bat da material eta prozesu jasangarrietan oinarritutako energia termikoa biltegiratzeko sistemak erabiltzea. Sistema horien artean, fase-aldaketa duten materialek (Phase Change Material (PCM) ezohiko ezaugarriak dituzte. PCMek energia kantitate handiak biltegiratu edo aska ditzakete, tenperatura konstante mantenduz.

Testuinguru horretan, energia termikoa biltegiratzeko materialak garatzea proposatzen du BIOHEAT proiektuak. Horretarako, biomasa hondakinetatik lortutako PCM kapsulatuko da elektrospinning ardazkide bidez, hala nola euli-larben argizaria, behi-bilgorra eta kalamu-olioa, abeltzaintzako krotaletatik birziklatutako plastikotik lortutako zuntz polimerikoetan. Estrategia horri esker, hondakin biologiko eta plastikoak batera balorizatuko dira, ekonomia zirkularraren printzipioekin bat datozen material aurreratuak lortzeko.


Programari buruzko informazio gehiago:

Akitania Berriko Euroeskualdea, Euskadi, Nafarroa (euroregion-naen.eu)


Kategoria nabigatzailea