Eduki publikatzailea

"Jotalariak" Asturiaseko jota ikastaroa Bilbon

Kokapena:

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3 - 48009, Bilbao (Bizkaia)

Data:

Hasiera: 2015/01/24 17:00
Amaiera: 2015/01/24 20:00

Kartela

Jota edo fandangoa maite dugu… eta gure jotazaletasuna gure ingurukoekin partekatzeko ahaleginak egiten ditugu aukera dugunean. Oraingoan, Jotalariak ekimena proposatu nahi dizuegu: tarteka marteka, larunbat arratsalde batean, inguruetako jotalariekin dantzatu, ikasteko eta batez ere, gozatzeko gune bat.

Aiko taldearen lankidegoarekin, hasteko, Asturiaseko lagunak ekarriko ditugu, Vezos Astures taldeko jotalari maisuak… Aspalditik beraien lana ezagutzen genuen, batez ere tradiziozko dantzak jaso eta transmititzeko ekoiztutako ikus-entzunezko materialen bidez, eta oso pozik gaude Bilbora hurbilduko direlako gurekin dantzatzera.

Eta otsailaren 14ean Galiziako jotarekin dantzatzeko aukera izango dugu, eta martxoan Salamankako jotalariak etorriko zaizkigu…

Gu denok ere, jotalariak garelako… A la jota matxin!!

Izena emateko:

20€ sartu ikaslearen izen abizenak jarriz Kutxabanken honako kontu zenbakian: 2095 0233 10 9111124099

Plaza mugatuak