TOPTULTE: Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben deialdia (2025)

TOPTULTE: Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben deialdia (2025)

Euskara eta Hizkuntza plangintza Errektoreordetzak interesdun irakasleei dei egiten die ingeleseko gaitasuna akreditatzeko antolatu dituen probetara.

Proben maila Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren araberako C1 izango da. Maila hori akreditatuta daukaten irakasleek ez dute proba egin behar. Horri buruzko informazio gehiagorik eskuragarri dago hurrengo web orrian.

Azterketaren ezaugarriak, eredua eta izen-emateko formularioa

Datak, lekuak eta proben ordutegia 

Campus Lekua Gela Data
Bizkaia (Leioa) Hezkuntza Fakultatea 1S22G Maiatzak 22
Araba “Elurreta” ikastegia 105 Maiatzak 23
Gipuzkoa Carlos Santamaria Zentroa A1 Maiatzak 27

Frogen ordutegia

  • Test eta idatzizkoa: 15:00 - 16:30
  • Ahozkoa: Idatzizko proba bukatzen denean hasiko da.

Harremanetarako: eleanizt@ehu.eus

Onartutako eta ez onartutako eskaerak

Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben deialdian (TOPTULTE) – 2025 onartuen eta ez onartuen zerrenda argitaratu da.

Ahozko azterketen ordutegiak

Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben deialdian (TOPTULTE) – 2025ko ahozko azterketen ordutegiak  argitaratu da.

Azterketaren behin-behineko emaitzak

Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben behin-behineko emaitzak argitaratu dira.

Erreklamazioak egiteko epea: ekainaren 10etik 19ra.

Erreklamazioa Unibertsitateko Erregistro Elektronikoan aurkeztu behar da “Eleaniztasun Unitatera” zuzendua. Hau ere zehaztu behar da: "Eskolak ingelesez emateko akreditazio probaren deialdiko behin-behineko emaitzen erraklamazioa (TOPTULTE 2025)".

Gainera, posta elektronikoz ere bidali behar da helbide honetara: eleanizt@ehu.eus

Azterketaren behin betiko emaitzak

Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben behin betiko emaitzak argitaratu dira.

Erakunde honek finantziatutako deialdia:

Basque University System. Internationalization