Breadcrumb

kalitate_politika_informazio_orokorra

Kalitate Política - Informazio Orokorra

Kalitate Politika eta Helburuak

Farmazia Fakultateak, Unibertsitatearen Plan Estrategikori jarraituz, bere egiten du jarduera guztietan kalitatea eta bikaintasuna bultzatzeko konpromisoa: irakaskuntzan, ikerketan, gestioan, kanpoko hedakuntzan eta bere ardurapeko beste jarduera guztietan. Dekanotza taldearen ustez, kalitatearen arloko kultura ezartzea faktore estrategikoa da graduatuen gaitasunak, ahalmenak eta trebetasunak aintzat har ditzaten enplegua sortzen dutenek eta, oro har, gizarte osoak. Horretarako, gure jardueren xede da asetzea intereseko talde guztien premiak eta itxaropenak, eta konpromisoa hartzen dugu eskura ditugun giza baliabide eta baliabide tekniko eta ekonomiko guztiak erabiltzeko hori lortze aldera. Fakultateak, kalitatearen kultura finkatzeko, gure titulazioen kalitatea bermatzeko beharrezko diren prozedura eta ekintza guztiak ezartzen ditu. Hori guztia jasota dago Kalitatea Bermatzeko Barne Sisteman (KBBS), eta ikastegiko Kalitate Batzordea arduratzen da sistema hori bete egiten dela zaintzeaz. Batzorde horrek, dekanotza taldearekin batera, egiten du KBBSko plangintza eta sistemaren jarraipena. Fakultateko Batzarrari dagokio ikastegiko kalitate politika eta helburuak onartzea, bai eta Kalitate Batzordearen eraketa, osaera eta funtzioak onartzea ere. Fakultateko Batzarra da, era berean, titulazioak hobetzeko jarduerak onartzearen arduradun, oinarri hartuta Kalitatearen Bermerako Sistema. Bi organo horietan ikastegiko talde guztiak daude ordezkatuta (zuzendaritza taldea, irakasle-ikertzaileak, titulazioetako koordinatzaileak, AZPkoak eta ikasleak), eta horrela bermatuta dago guztien parte hartzea kalitate politika eta helburuak zehazterakoan, eguneratzerakoan eta onartzerakoan. Horrela, bada, zenbait helburu zehaztu dira ikastegiko kalitate politikaren gidari izan daitezen: • Sustatzea kalitatedun eta bikaintasunezko prestakuntza eskaintza, oinarri hartuta enplegu sortzaileen premiak eta itxaropenak, eta, oro har, gizartearen premiak eta itxaropenak. • Irakasleentzako prestakuntza proposamenak egitea, Europako Unibertsitate Eremuan eskatutako irakaskuntza gaitasunak eguneratu eta gara ditzaten. • Sustatzea irakaskuntza berrikuntzako jarduerak, ikastegiaren izen ona bultzatzeko inguruan, Estatuan eta nazioartean. • Bultzatzea barne ebaluazio eta jarraipen prozesua etengabeko hobekuntzarako konpromisoa gauzatze aldera. • Bermatzea kalitate politika ikastegiko talde guztiek ulertzen eta onartzen dutela. • Bermatzea KBBS indarrean dagoela eta aldian-aldian kontrolatu eta aztertu egiten dela.
 

Xedea, Ikuspegia eta Balioak

XEDEA
Farmazia Fakultatea UPV/EHUko ikastegia da, xede duena osasun zientziaren arloko eta zientziaren eta teknologiaren arloko ezagutza sortzea, garatzea eta transmititzea, gizarteak dituen erronka eta premiei aurre egiteko.

Ikastegiaren ardura da prestakuntza osoa ematea Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduko ikasleei, Ingurumen Zientzietakoei, Farmaziakoei eta Giza Nutrizio eta Dietetikakoei, bai eta graduondoko ikasketak eskaintzea ere Fakultateari atxikitako masterren bidez. Ikastegiak prestakuntza handiko langileak ditu, irakaskuntza berrikuntzarekin eta ikerketarekin konprometituak, eta hori berme da osasunaren eta zientziaren arloko profesional kritikoak eta konpromiso etikodunak lortzeko.

IKUSPEGIA
UPV/EHUren estatutuetan, diagnosi estrategiko eta definitutako misioan ezarritako balioen haritik, UPV/EHUren Farmazia Fakultatea:

  • Gizarteak aintzatetsia izango du, osasun zientzien arloan eta arlo zientifiko teknologikoetan prestakuntza bikaina eskaintzen segituko duen ikastegia baita, balio etiko eta sozialak trasmitituz eta konprometituta garapen jasangarriarekin eta gizarte erantzukizunarekin.
  • Irekita egongo da gizartearen aurrean, euskal gizartearen garapen ekonomikoari eta ongizateari lagunduko dien jakintza sortuz.
  • Hausnarketarako eta pentsamendu kritikorako gune irekia izango da, horren bidez ondare intelektual, kultural eta zientifikoari ekarpen erabakigarria eginez.
  • Emakume eta gizonen arteko egiazko berdintasunaren alde, jasangarritasunaren alde eta giza eskubideen errespetuaren alde jardunen da.


BALIOAK

  • Pertsonen arteko berdintasuna
  • Pentsamendu askatasuna
  • Pentsamendu kritikoa
  • Tolerantzia
  • Gizartearen premiak asetzeko nahia
  • Komunikazio eta gardentasunerako borondatea
  • Osotasuna, konpromiso etikoa eta erantzukizun partekatua
  • Ingurumeneko balioekiko errespetua
     

ARDATZ ESTRATEGIKOAK

  • Irakaskuntzen antolaketa eta garapena
  • Giza baliabideak
  • Azpiegiturak eta baliabide materialak
  • Gizartearekiko komunikazioa