Aurkezpena

Ongi Etorri Farmazia eta Elikagaien Zientziak Sailaren webgunera. Sail honetan 40 irakasle inguru daude eta bertako Batzorde Iraunkorra Saileko Zuzendariak, Ikasketen Idazkariak, irakasleen 9 ordezkarik, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko ordezkari batek eta ikasleen ordezkari batek osatzen dute. Sailaren Kontseiluan, berriz, Sailaren Zuzendariak, irakasle eta doktore iraunkorrek, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko ordezkari batek eta ikasleen 3 (bat zikloko) ordezkarik osatzen dute. Sailak jarduerak egiten ditu honako lau jakintza-arlo hauetan: Elikadura eta Bromatologia Arloa Elikagaien Teknologia Arloa Farmazia eta Farmazia Teknologia Arloa Animalia Ekoizpena Arloa Sailaren irakasleek eta ikertzaileek irakaskuntzan, ikerkuntzan eta kudeakan egiten dute lana, eta EHUk eskainitako Graduko tituluetan (Farmazia, Elikagaien Zientzia eta Teknologia; Giza Elikadura eta Dietetika eta Ingurumen Zientziak) eta Graduondokoetan (Masterrak eta Doktoregoak) parte hartzen dute. Halaber, Arloetako irakasleek zuzendutako ikerketa-taldeetako kide dira eta kudeaketa-lanak egiten dituzten Sailean bertan, Zentroan eta Unibertsitatean. Arlo bakoitzari dagokion web orrietan beren jarduerei buruzko alderdi nagusiak jasotzen dira.