Irakaskuntza: Ikuspegi orokorra

Sailak ikastaroak eskaintzen ditu lehen eta bigarren zikloan Gipuzkoako Campusean dagoen Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Hain zuzen ere, Filosofia eta Gizarte eta Kultura Antropologiako tituluetan ematen ditu ikastaroak. Era berean, beste campus batzuetan eskainitako Artearen Historia eta Soziologia lizentziaturetan edo Gizarte Langintzako diplomaturan ere ikasgaiak eskaintzen ditu sailak.

Horrez gain, hirugarren zikloan, Egungo arazoak doktoregoan, Filosofia, zientzia eta balioak eta Ikerketa Feministak eta Generokoak unibertsitate-masterretan parte-hartzen dute saileko irakasleek.