Presentación

Aurkezpena

UPV/EHUko Analisi Matrizialaren eta Aplikazioen Taldea (GAMA) 11 ikertzailek osatzen dute (UPV/EHUko 7 ikertzaile, Universidad Politécnica de Valenciako 2, Universidad de Barcelonako 1 eta Nestlé España, S.A.ko 1). Taldea 1981ean sortua zen, eta geroztik, gorabeherak eduki arren, ikerketa-lanean dihardu etengabe. Beren ikerketa ildo-nagusia matrizeen teoria da, kontrol sistemen teoria matematikoari eta perturbazio-teoriari aplikaturikoa. GAMA taldeak emaitza garrantzitsuak lortu ditu gai hauetan: partzialki ezagunak diren matrizeen eta sistemen inbarianteak aztertzeari buruzko alderantzizko problemak (Completion problems) eta matrizeen gaineko perturbazio txikien bidez inbarianteen eraldaketak.

Hitz gako batzuk: Matrizeak, Kontrol Sistemak, Perturbazioak, Alderantzizko Problemak, Forma Kanonikoak, Faktore Inbarianteak, Linealizazioak, Kontrolagarritasuna, Behakortasuna, Burutzeak, Azpiespazio Inbarianteak, Pseudoespektroak, Balio Propioak, Bektore Propioak, Balio Singularrak, Bektore Singularrak.