Hasiera

EHUko ikerketa taldea gara.

Hezkuntza komunitatearen beharrei erantzuna eta gidaritza ematen diegu, ikerketa metodologia eta praktika berritzaileak aplikatuz.

Hezkuntza hobekuntza ipar eta genero ikuspegia ardatz izanik, gure iker-lerro nagusiak hauek dira:

  • Ikerketa Metodologia Berritzaileak
  • Ikaskuntza-Irakaskuntza Prozesuak
  • Sexu-Genero Aniztasuna
  • Ongizate Sozioemozionala

Egiteko moduetan, gizartearekiko eta ikerketa taldeko kideekiko zaintza eta inklusioa bermatzen ditugu, elkarlana, konpromisoa eta partaidetza demokratikoaren bitartez. Gure balioak honako hauek dira:

Zaintza Taldeko kideen artean, zein ikerketan parte hartzen duten gizarte eragileekin, etikaz, erantzukizunez eta errespetuzko lan-giro osasungarrian aritzen gara.
Inklusioa Ikerketako alderdi orotan, pertsona guztiak entzunak sentiaraztea eta ekitatez parte hartzera ahalegintzen gara.
Elkarlana Helburuak eraginkortasunez lortzeko, taldekideen arteko eta gizartearekiko hartu-emanean aritzen gara.
Konpromisoa Beharren, helburuen eta lan banaketen ardurak hartzen ditugu.
Partaidetza Lidergoa partekatua da: lan eta rol banaketak era demokratikoan adosten eta errespetatzen ditugu.
Hizkuntza Euskara lehenesten dugu gure eginkizunetan.

 

Ekoizpen Zientifikoaren Ataria