EHUko ikerketa taldea gara.
Hezkuntza komunitatearen beharrei erantzuna eta gidaritza ematen diegu, ikerketa metodologia eta praktika berritzaileak aplikatuz.
Hezkuntza hobekuntza ipar eta genero ikuspegia ardatz izanik, gure iker-lerro nagusiak hauek dira:
- Ikerketa Metodologia Berritzaileak
- Ikaskuntza-Irakaskuntza Prozesuak
- Sexu-Genero Aniztasuna
- Ongizate Sozioemozionala
Egiteko moduetan, gizartearekiko eta ikerketa taldeko kideekiko zaintza eta inklusioa bermatzen ditugu, elkarlana, konpromisoa eta partaidetza demokratikoaren bitartez. Gure balioak honako hauek dira:
| Zaintza | Taldeko kideen artean, zein ikerketan parte hartzen duten gizarte eragileekin, etikaz, erantzukizunez eta errespetuzko lan-giro osasungarrian aritzen gara. |
| Inklusioa | Ikerketako alderdi orotan, pertsona guztiak entzunak sentiaraztea eta ekitatez parte hartzera ahalegintzen gara. |
| Elkarlana | Helburuak eraginkortasunez lortzeko, taldekideen arteko eta gizartearekiko hartu-emanean aritzen gara. |
| Konpromisoa | Beharren, helburuen eta lan banaketen ardurak hartzen ditugu. |
| Partaidetza | Lidergoa partekatua da: lan eta rol banaketak era demokratikoan adosten eta errespetatzen ditugu. |
| Hizkuntza | Euskara lehenesten dugu gure eginkizunetan. |