Edukiak

KONTSULTA PUBLIKOA, UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN IKASLEEN KANPOKO PRAKTIKA AKADEMIKOEN ARAUTEGIA ALDATZEARI BURUZKOA.

KONTSULTA PUBLIKOA, UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN GOBERNU KONTSEILUAK 2019ko UZTAILAREN 12an ONARTUTAKO IKASLEEN KANPOKO PRAKTIKA AKADEMIKOEN ARAUTEGIA ALDATZEARI BURUZKOA

39/2015 Legearen (urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 133.1 artikuluaren arabera: “Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek”.

Dokumentu honen helburua da unibertsitateko kideei eta eragindako egiturei jakinaraztea unibertsitate honen asmoa goiburuan aipatutako araua onartzeko, kide eta egitura horiek proiektu arauemailean parte hartu ahal izateko.

a) Aldaketaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Proposatzen den araudi aldaketaren bidez, alde batetik, argi eta garbi zehaztu nahi dira praktikak izapidetzen dituzten pertsonen edo egituren rolak; bestetik, prozedura sinplifikatu nahi da, arinagoa eta eraginkorragoa izan dadin, bereziki UPV/EHUtik kanpoko ikasleen kasuan.

b) Onartzeko beharra eta egokitasuna

Proposatzen den aldaketa beharrezkoa eta egokia da, gero eta gehiago direlako praktikak unibertsitate honetan edo unibertsitate honen ikasketetan egin nahi dituzten ikasleak (UPV/EHUkoak eta UPV/EHUtik kanpokoak).

c) Arauaren helburuak

Planteatzen den aldaketaren helburua da praktikak izapidetzeko eta hitzarmenak sinatzeko prozedura arintzea, eta prozedura argiago eta eraginkorrago bat ezartzea.

d) Irtenbide alternatibo arautzaileak eta ez-arautzaileak

Detektatu diren arazoak egungo prozeduran identifikatzen direnez, ez da ikusten indarrean dagoen araudia aldatzea ez den beste irtenbiderik.

Ondorioz, unibertsitateko kideek eta arauaren eraginpean dauden elkarteek edo bestelako erakundeek beren ekarpenak egin ahal izango dituzte (iradokizunak, iritziak, etab.), 2025eko azaroaren 6ra arte (egun hori barne). Ekarpenak helbide elektroniko honetara bidaliko dira: lege-zerbitzua@ehu.eus, nork bere burua behar bezala akreditatuta.

Leioan, 2025eko urriaren 23an

Aldaketaren proposamena