ARABAKO CAMPUSEKO IKASLEEN, EUSKARA ETA KULTURAKO ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
a) UPV/EHUko Ikasleen eta Partaidetzarako Errektoreordeari, Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako errektoreordeari, Koordinazio eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordeari eta Campuseko Errektoreordeari lagunduko die zuzendariak campuseko hizkuntza planetan eta arlo horretako jardueretan. Haren eskumenak izango dira Campuseko Euskara Batzordearen buru izatea eta Batzordearen jarduerak zuzentzea eta bultzatzea, Estatutuetako 119.2. artikuluan jasotzen denari jarraikiz.
b) Haren ardura izango da, halaber, atzerriko hizkuntzen prestakuntza osagarria koordinatzea, eta horretarako, unibertsitateko kide guztientzako ikastaroak antolatuko ditu.
c) Era berean, ikastegiek campuseko eskaintza akademikoa hobetzeko egiten dituzten ekimenetan ere lagunduko du, Akademia Antolakuntzak emandako irizpideen arabera, eta haren ardura izango da Campuseko Ikastegien irakaskuntza eskaintza aztertzea eta koordinatzea.
d) Campuseko kultur programa eta jarduerak ez ezik, Campusaren kanpoko irudia sustatzeko jarduerak ere koordinatu eta sustatuko ditu eta, horretarako, lurraldeko kultur erakundeekiko harremanak areagotuko ditu, eta unibertsitatea gizartera zabaldu.
e) Campuseko Kultura Batzordea zuzendu eta koordinatuko du.
f) Halaber, Arabako Campuseko Errektoreordetzak, ikastegiek, sailek eta Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak egiten dituzten kultur ekimenetan lagunduko du.
g) Era berean, UPV/EHUko Udako Ikastaroen koordinatzailearekin lankidetzan arituko da Arabako Campusean eta Arabako lurralde historikoan bertan egiten diren ikastaroetan.
h) Horrez gain, laguntza emango dio Campuseko Errektoreordeari Arabako Campuseko ikasleen elkarteetako ordezkariekin dituen harremanetan.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA:
% 67
ORDAINSARI OSAGARRIA:
2