BIZKAIKO CAMPUSEKO IDAZKARITZA
EGINKIZUNAK
a) Campuseko idazkariaren eskumenak Estatutuetan zehaztutakoak izango dira, eta horiez gain, errektoreak, idazkari nagusiak edo/eta Campuseko Errektoreordeak eskuordetuta emandako eskumen guztiak. Estatutuen garapenean hartuko du parte, eta bere jarduera idazkari nagusiarekin koordinatuko du; izan ere, hark bateratuko ditu irizpideak, onartutako arautegi orokorren aplikazioan, Idazkaritza Nagusiaren dezentralizaziotik abiatuta.
b) Campuseko Batzarra eta Campuseko Batzorde Iraunkorra prestatzeaz, planifikatzeaz eta koordinatzeaz arduratuko da.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA:
% 50
ORDAINSARI OSAGARRIA:
3