Eginkizunak EBALUAZIOAREN ARLOKO ZUZENDARITZA

EBALUAZIOAREN ARLOKO ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

a) Irakaslana ebaluatzeko zerbitzuko ordezkaria izatea bai unibertsitatean bertan, bai unibertsitatetik kanpo ere.

b) Zerbitzuaren jarduerak gidatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, etengabeko hobekuntza bermatuz.

c) Aurrekontua kudeatzea, gastuak baimentzea eta urteroko jardueren memoria aurkeztea.

d) Unibertsitateko kideek unibertsitatearekiko duten gogobetetasun maila balioesteko programak kudeatzea eta analizatzea.

e)  Unibertsitateko irakasleen irakaslana balioesteko programa kudeatzea eta analizatzea.

f) Kanpoko ebaluazio agentzia nagusienekin batera jarduerak koordinatzea, helburu hartuta UPV/EHUk agentzia horiek bultzatzen dituzten programetan duen partaidetza.

g)  Graduaren eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzarekin batera jarduketa programa bideragarriak osatzea eta haien geroko eragina ebaluatzea.

h) Irakats jarduera ebaluatzeari eta ikasleen gogobetetzeari buruzko indizeak behar dituzten ikastegiekin eta sailekin koordinatzea eta harremanetan egotea.

i)  Titulazioen egiaztapen eta jarraipenarekin  inplikatuta dauden UPV/EHUko zerbitzuekin eta errektoreordetzekin koordinatzea.

j)  Irakasleen irakaslanaz ikasleek duten iritziari buruzko inkestak unibertsitatearen ezaugarrietara eta beharretara egokitzen direla bermatzea.

k) Unibertsitateko eta ikastegiko arduradunen eskaerei erantzutea, ikasleen gogobetetzearen ebaluaketari dagokionez.

l) dazkaritza Nagusiari hartutako erabakien ziurtagiriak jaulkitzeko beharrezkoa den informazioa ematea eta aktak sinatzea.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

%67

ORDAINSARI OSAGARRIA

2