PRAKTIKEN ETA PRESTAKUNTZA DUALAREN ZUZENDARITZA

PRAKTIKEN ETA PRESTAKUNTZA DUALAREN ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

a) Kanpoko praktikak –curriculumekoak nahiz curriculumetik kanpokoak–, oro har, kudeatzea, curriculumeko praktiken ardura duten ikastegiekin eta praktika zehatzak kudeatzeaz arduratzen diren beste zuzendaritza batzuekin koordinatuta.
b) Lege Zerbitzuari laguntza ematea kanpoko praktiken –curriculumekoak nahiz curriculumetik kanpokoak– kudeaketaren arloko araudia eguneratuta izaten.
c) UPV/EHUko ikastegiekin elkarlanean, praktika guztien kudeaketan laguntzen duten aplikazio informatikoak ezartzeko prozesua garatzea.
d) Kualifikazio handiko praktikak erakundeetan, enpresetan edo UPV/EHUren beraren zerbitzu espezializatuetan egin daitezen bultzatzea.
e) EAEko ehun sozioekonomikoaren erakunde publiko eta pribatuekin eta haien elkarteekin harremanetan jartzea, gainerako campusekin koordinatuta eta Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak lagunduta, prestakuntza duala garatzeko eta ezartzeko.
f) UPV/EHUren kanpoko praktiken –curriculumekoak nahiz curriculumetik kanpokoak– kudeaketaren emaitza esanguratsuenak jasoko dituen urteko txostena egitea eta ezagutaraztea.
g) Praktiketarako eta lan arlora igarotzeko beken jarraipena egitea.

 

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA:

%67

ORDAINSARI OSAGARRIA:

2